Euskara sustatzeko hitzarmenari eutsiko diote Jaurlaritzak eta EEPk


2009ko ekainaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak eta Max Brisson Euskararen Erakunde Publikoko presidenteak euskara sustatzeko diru-laguntzen hitzarmenari eutsiko diote. Iazko diru-laguntzaren parekoa jasoko dute Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragileek: 1.390.000 euro. EEPk 920.000 euro jarriko ditu eta Jaurlaritzak 470.000 euro.

Eragile nagusiek jasoko duten diru-laguntza: AEK-k 255.000 euro, euskal irratien sareak beste 255.000 euro, Seaskak 225.000, Uda Lekuk 130.000, Bertsularien Lagunak-ek 40.000, Euskal Haziak-ek 29.000, Ikas Bik 26.000 eta Biga Baik 10.000.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude