Euskara EAEko “bigarren hizkuntza” da Unidas por la Igualdad Lingüistica plataformarentzat

  • "Gure plataforma ez dago inongo trama, konplot edo konspiraziorekin nahastuta", adierazi du Unidas por la Igualdad Lingüistica plataformak, ARGIAk azaleratu duen oldarraldiari buruzko ikerketaren harira. 


2026ko martxoaren 12an - 09:32
Azken eguneraketa: 15:59
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Unidas por la Igualdad Lingüistica plataformarentzat euskara "erkidegoko bigarren hizkuntza" da. Baieztapen hori argiki adierazi dio EITB komunikabideari plataformak asteazken honetan. Horrez gain, plataformak azpimarratu du bere asmoa beti izan dela "Eusko Jaurlaritzako eragileekin hitz egitea", euskararen inguruan dituzten "kezkak eta arazoak" helarazteko. 

Egunotan argitaratutako ikerketetan jasotako informazioei erantzuteko, idatzia helarazi diote asteazkenean ARGIAri Sabin Zubirik, Euskara Denontzat ekimenaren izenean, eta Unidas por la Igualdad Lingüistica taldeko Teresa Peralesek.

"Azken urteotan, gehiegizkotzat jotzen dituzten hizkuntza-eskakizunen aurrean galduta edo beldurtuta zeuden pertsona batzuei lagundu diegu", diote. "Egungo legea argi eta garbi beteko balitz, kaltetuetako askok ez zuketen Euskara Denontzat, oztoporik gabeko euskararen alde eta Osakidetzan Hiztunen berdintasunaren alde elkarteen babes eske joko".


Oldarraldia ikerketa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.