argia.eus
INPRIMATU
Euskara batutik bizkaierara, eta alderantziz, itzultzeko tresna aurkeztu dute

2011ko apirilaren 07a
Opentrad B tresnaren beta bertsioarekin egindako proba

Atzo aurkeztu zuten Azkue Fundazioak eta Elekak testuak, dokumentuak zein webguneak euskara batutik bizkaierara zein alderantziz itzultzeko erreminta berria. Opentrad B izena du orain beta fasean dagoen eta maiatza bukaeratik aurrea martxan izanen den tresna, Azkue Fundazioaren webgunetik erabili ahal izanen dena. Egitasmoa garatzeko orduan Euskaltzaindiaren hizkuntza irizpideak erabili dituzte euskara batuari dagokionez eta Labayru Ikastegiarenak bizkaieraren kasuan. Atzo egindako aurkezpenean, berria.info eta bizkaia.net webguneak bizkaierara itzuli zituzten, emaitza "ona" lortuz.