'Euskara aurrera' manifestazio nazionalera batu dira Gasteizko eragile eta norbanakoak ere

  • Gasteizko euskalgintzako hainbat kolektibo eta norbanako euskaltzaleek autobusa antolatu dute larunbatean, maiatzak 21, Donostian egingo den manifestaziorako. Euskara aurrera lelopean, euskararen normalizazioaren aurkako erabaki politiko eta juridikoek "etenik ez dutela" eta, euskarari bultzada eman nahi dio egitasmoak.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko maiatzaren 18an - 07:08

Euskara Aurrera egitasmoa apirilean aurkeztu zuten euskalgintzan ari diren hainbat eragile eta norbanakok, euskararen egoerarekin kezkatuta: "Azken urtean izan diren euskararen aurkako erabakiak, Soziolinguistika Klusterraren datuek erakusten duten gelditze zantzua, pantailetan presentzia murritza, euskaraz ikasteko eskubide urraketak…". Euskararen normalizazioaren alde bultzada bat emateko aurkeztu zuten ekimena, eta lehen mobilizazio jendetsua egingo dute larunbat honetan Donostian. Manifestazio horretara batzeko deia luzatu du Gasteizeko euskalgintzako kolektibo eta norbanako talde batek, eta autobusa ere antolatu dute.

Donostian Antiguako tuneletik abiatuko da manifestazioa, 17:30etan. Gasteizeko autobusa San Anton plazatik aterako da 15:30etan. Txapelarri eta Garraxi tabernetan daude tiketak salgai.

Euskara aurrera

Euskara galbidera zeraman joera aldatzea lortu duen azken hamarkadetako lana erreferentzia, euskarak egun dituen mehatxu berriei aurre egiteko garaia delakoan elkartu dira ekimen honetan euskalgintzako eragile ugari. Euskararen eta euskaldunon aurkako erabaki politiko eta juridikoek etenik ez dutela aipatu dute, batetik; eta kultur globalizazioaren eragina, bestetik.

Euskal Herria berreuskalduntzeko eta euskara normalizatzeko bideak aurrera segitzeko egin beharreko lana aldarrikatu dute egoera horren aurrean, eta gazteriak borroka horretan duen konpromisoa azpimarratu. Instituzioen eta gizarte zibilaren arteko elkarlana ere beharrezkotzat jo dute.

Euskarak aurrera egin behar duela aldarrikatu dute, "euskaraz bizi nahia egingarri egiteko eta euskaldun gisa bizi ahal izateko; euskara normalizatzeko; hizkuntzen, hizkuntza-komunitateen eta herrien berdintasunean oinarritutako munduari gure ekarpena egiteko; guztion hizkuntza eskubideak errespetatzeko; justizia eta demokrazia auzia delako hau; euskara herri kohesiorako zuntza izateko; eta, finean, Euskal Herri euskalduna izateko".

Datozen asteetan proposamena euskaltzale, euskalgintzako eragile nahiz bestelako eragileekin partekatuko dute eta norbanakoen atxikimenduak biltzen ere segituko dute.

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


Ez da zapalkuntza? Orduan, asimilazioa

Hezkidetzarekin lotutako proiektuak koordinatzeko lankideekiko bilera batean, mutiko batek ikaskide neska bati irain matxista bota diolako gertakaria kontatu zuen irakasle batek, zalantza sortu zitzaiolako egoki jokatu ote zuen, eta gure artean hausnarketa interesgarria sortu... [+]


2024-04-19 | ARGIA
Gasteizko Udalak berean segitzen du: 112.000 euro exijitzen dizkio Lazarraga elkarteari

Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako... [+]


Eguneraketa berriak daude