Euskaltzaindiak 35 euskaltzain urgazle berri izendatu zituen joan den ostiralean (26), Elantxoben egindako osoko bilkuran. Arlo anitzeko profesionalak hautatu dituzte eta batzuk oso ezagunak dira: hala nola, Andoni EgaƱa bertsolaria; Ur Apalategi, Laura Mintegi, Miren Agur Meabe eta Felipe Juaristi idazleak edo Odile Kruzeta Euskadi Irratiko zuzendaria. Izendapenen ostean, Elantxoben jaiotako hiru idazle omendu zituzten: Gorgonio Renteria, Andima IbiƱagabeitia eta Imanol Berriatua.