"Urte askotan egon naz Lea-Artibain bizitzen eta esan behar deutsut komunikazinoari jagokonean, euskalkietan dagoala bizia. Beste gauza bat da euskalki horren izenean euskalki barri bat egin gura danean. Euskalkien atxakiagaz ez dot ontzat emoten euskalki barriak sortzea. Bizkaierearen kasuan, urte askotan ikertzen ibili ostean, zeozelako batasuna lortu zan, maila idatzian behintzat. Baina ez dot uste ona danik batasun hori erabiltea euskerearen batasunera joteko". (2005/01/14, 92. zka.)