argia.eus
INPRIMATU
2015eko uztailaren 8a
Euskaltelen kapitalean sartu dira JP Morgan, Goldman Sachs, Morgan Stanley eta Black Rock
  • Euskaltel burtsaratu ondoren, asteartean jakin da nazioarteko inbertsore handiak hasi direla enpresaren kapitalean sartzen.

Euskaltel burtsara atera denetik bere kapitalaren zatiak erosten hasi dira.

Balore Merkatuaren Espainiako Batzordearen erregistroak aipatuz Naizek argitaratu duenez, Goldman Sachs-ek Euskaltelen %5,66 hartu du, Morgan Stanleyk %5,1, JP Morgan Chasek %4,16 eta JP Morgan Management Holdings-ek %3,41.

Bestalde, Blackrock-ek, munduko inbertsio funtsen kudeatzaile handienak, %3,59a bereganatu du.

Kutxabank da oraingoz Euskaltelen akziodun nagusia, kapitalaren %30,1ekin. Alba finantza korporazioak %8,02 erosi du.