argia.eus
INPRIMATU
2023ko azaroaren 9a
Euskalerria Irratiaren 35. urteurren festa jendetsua, iruditan

Argazkia: Josu Santesteban

Zentral Kafe Antzokia mukuru bete zuten euskaltzaleek, Euskalerria Irratiaren 35. urteurren festan. Astearte buruzuria izanagatik ere, sarreran buxadurak izan ziren, eta goiko solairua zabaldu behar izan zuten. Ikusi ekitaldia, Josu Santesteban argazkilariaren irudietan.