Euskaldunentzako Jabetze Eskola aurten ere Gasteizen

  • Gasteizko Euskaldunentzako Jabetze Eskolak III. Edizioa izango du 2026-2027 ikasturtean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko irailaren 22an - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Jabetze eskolen kontzeptuak feminismoari zor dio inspirazioa. Ahalduntze eskoletan tresna eta teoriez jabetu, baina oraingoan euskaldunentzat, eta Gasteiz bezalako hiri baten testuinguruan.  Honela aurkeztu zuten ekimen hau abiatu zutenean antolatzaileek, Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak (IAK) eta UEUk: "Gure hiriko eta inguruetako euskaldunentzako beharrezkoa den hausnarketarako, ahalduntzerako eta artikulatzeko balioko duena, eta Gasteizko kultura proiektu euskaltzalearen aro berri honi hasiera emango diona".

Lau saio izango dira, urrian eta azaroan. 

  • Euskalgintza eta eraldaketa soziala.
  • Eremu urbanoko euskalgintza.
  • Euskalgintza eta Justizia soziala.
  • Gaitasuna eta kalitatea

Ikus egitaraua zehatzago hemen. Dinamizatzailea Manex Agirre Arriolabengoa izango da.

Matrikulatzeko, UEUren webgunean.


Euskalgintza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.