Euskaldunak Bilbon itota bizi direla salatu du Guka mugimenduak

  • GUKAk Bilboko kaleetan zehar ibilbide eta ekintza sinbolikoa egin zuen, “erdalduntze makina” aurrean euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Ibilbidea Ronda kalean abiatu zuten euskararentzako arnasgune batetik , Bira kulturgunetik.


2026ko maiatzaren 22an - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ekintzan parte hartu zutenek zirekin eta musukoekin jantzita hartu zituzten kaleak, “erdalduntze makinari darion keak euskaldunei arnasa hartzen uzten ez diela” salatzeko. Gukaren arabera, eguneroko bizitzan euskarak pairatzen duen bazterketa eta mugak irudikatu nahi izan zituzten modu ikusgarri batean.

Arriaga Antzokian egin zuten lehenengo geldialdia. Euskarazko aisialdi eskaintzaren egoerari buruzko kezka agertu zuten bertan eta Bilbon gaur egun dagoen egoera “hutsaren hurrengoa” dela salatu zuten.

Kultura arloan herri ekimenetik sortutako kulturguneek euskarazko programazioaren aldeko urratsak eman dituztela azpimarratu dute, baina instituzioen aldetik babes handiagoa eskatu dute, bai baliabideetan bai egitura mailan.

 


Euskalgintza kanalean gehiago
2026ko ekainaren 3
Idurre Eskisabel, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia
“Euskararena auzi politikoa da, norbanakoen ahaleginarekin nekez erantzungo diogu”

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.