argia.eus
INPRIMATU
“Euskaldun berri terminoak euskaldunon hiztegitik desagertu behar du”

2009ko irailaren 28a

"Adibide bat jarriko dut: Kultura sailburua euskaldun berria da. Eusko Jaurlaritzaren orain arteko estatistiketan, neo-euskalduna zen. Familia-transmisioaz hitz egiten badugu, bere semeak euskaldun zaharrak dira. Noiz arte da pertsona bat euskaldun berria? Hil arte? Agian hain mingarria ez den eta jendea euskarara erakarriko duen beste kontzeptu bat landu behar da. Metodoak huts egiten du. Familia-transmisioaren ideian sakontzen badugu, zer edo zer aldatu beharko da". (2009-09-28)