argia.eus
INPRIMATU
Euskal Rock Erradikalaren inguruko dokumentala estreinatuko dute gaur La2 katean
  • ‘RRV. La gran martxa de los 80’ lana emango dute Espainiako La 2en gaur goizaldeko 01:00etan, Aquellas movidas zikloaren barnean. Begoña Atutxak zuzendu du eta Zarama taldeko Roberto Mosok aurkeztu.

ARGIA @argia 2013ko otsailaren 01
Eskorbuto taldea izango da dokumentalaren protagonistetako bat (Argazkia: rollingstone.es)

Besteak beste, Eskorbuto, Subversion X, Hertzainak, Kortatu eta RIP taldeko kideak elkarrizketatu dituzte Santurtzi, Gasteiz, Arrasate eta Euskal Rock Erradikalaren beste sorlekuetan. Orduko giro politiko eta musikala, fanzineak, irrati libreak eta gune autogestionatuak dira mintzagai 55 minutuko dokumental honetan. 2011rako lana bukatuta bazegoen ere, zuzendariaren arabera TVEk ez du orain arte emititu “programazio kontuengatik”. Hala ere, bi proiekzio izan ditu orain arte: Bartzelonako Zine Dokumental Musikalaren Nazioarteko Jaialdian eta Bilboko Live Music Experience erakusketan.

Aquellas movidas zikloa aurreko astean hasi zen Anton Reixaren ‘Galicia Canibal’ ekoizpenarekin, eta hurrengo bi ostiraletan Madrilgo “mobida” eta Bartzelonako underground eszena aztertuko dituzte. Behin emitituta, RTVEko A La Carta atalean ikusi ahal izango dira.