Josu Aranbarri, Piztiak taldeko kidea: "Ez nuke esango pop-a ez denik existitu Euskal Herrian, baina oso zaila izan dela egitea bai (...) Hitza bera, pop, tabua zen [80ko hamarkadan]. Kutsu peioratiboa zuen hitzak. Guk egiten genuen garaian marikonada bat zen. Sinonimoak ziren. Oso gatza zen. Ematen zuen denok egin behar genuela musika bera, eta lelo berak errepikatu behar genituela. Hortik kanpo geundenok ez genuen ia plazarik".
Toño Muro, Balerdi taldeko kidea: "Gurean pop fenomenorik izan bada, RRVaren (Rock Radical Vasco) fenomenoa izan da, hain zuzen ere (...) [Popa ulertzeko bi modu daude] Bata izango litzateke estiloa bera, eta bestea merkatuarekin loturiko fenomenoa, komertzialtasunarekin eta asko produzitutako lanekin zerikusia duena. Pop estiloko talde gutxi batzuk izan dira; merkatuan ez da izan arrakasta izan duen talderik, Itoiz ez bada".
(2009-07-18)