‘Euskal Literatura Nafarroan’ jardunaldiak zinemaren eta literaturaren harremana jorratuko du

  • Euskaltzaindiak bigarrenez antolatu du Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren babesarekin. Asteburuan izanen da.

Jabi Arakama, Pascual Errekalde eta Aitziber Campion. Euskalerria Irratia.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko maiatzaren 5ean - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ostiralean Zinema eta literatura solasaldia eginen dute eta larunbatean Poesiagintza berri bat zedarritzen errezitaldia. Euskaltzaindiak bigarren aldiz aurkeztu ditu jardunaldiak eta Nafarroako idazle-talde batekin elkarlanean antolatzen ditu helburu izanik euskal literaturan eta Nafarroan bereziki sortzen diren lanak eta euskaraz idazten duten sortzaileak ezagutaraztea eta hauspotzea. Castillo Suarez euskaltzain eta idazleari iruditzen zaio loraldia bizi dugula, inoiz baino sortzaile gehiago dagoelako, eta kezka hain zuzen ere, ikusgarritasun txikian dagoela: "Iruñerrian, eremu misto izendatzen duten horretan dago euskaraz gehien argitaratzen dutenen taldea. Baina, ezagutzen al ditugu idazleak eta haien lanak? Horiek ezagutarazteko bidea izan nahi du jardunaldi honek". 

Datu batzuk ere eman dituzte jardunaldiaren aurkezpenean: 1975tik 2024ra 510 liburu argitaratu dituztela 118 idazlek, horietatik 81 Nafarroa Garaikoak. %77 gizonak eta %27 emakumeak. Publiko berriari iristeko aukera eman dezake aurtengo edizioak, zinema eta literatura elkar hartuta. Euskarari dimentsio handiagoa ematen ahal zaiola ere bai, hala mintzatu da Iruñeko Udaleko Euskara zinegotzi, Aitziber Campion. Euskararen oraina eta etorkizuna egunero eraikitzen da. Bide horretatik dator bigarren edizioarekin Euskarabideak onartutako hitzarmena ere. Ekimen mamitsua dela baieztatu du Jabi Arakama Euskarabideko zuzendariak.

Maiatzaren 8an, Zinema eta literatura solasaldian parte hartiko dute Pello Lizarraldek, Gaizka Izagirrek, Imanol Rayok eta Begoña del Tesok. Ariane Kamio kazetariak gidatuko ditu. Zinemarako egokitu diren literatur lanak, egokitzapen prozesuan gainditu beharreko erronkak eta bestelakoak izanen dituzte hizpide arratsaldeko sei terdietatik aurrera Kondestablearen Jauregian. Maiatzaren 9an, larunbatarekin, eguerdiko hamabietan Poesiagintza berri bat zedarritzen poesia errezitaldia izanen da. Uxue Juarez, Hasier Larretxea eta Arantzazu Lizartza nafar poetek beraien poemak irakurriko dituzte. Alicia Erkuden Griffiths Turrillas harpa-jotzaileak girotuko du errezitaldia.


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.