argia.eus
INPRIMATU
2026ko ekainaren 25
Euskal jatorriko pertsona bat dago Venezuelako lurrikaren ondorioz hildakoen artean
  • Momentuz baieztatu diren hildako pertsonen arteko bat euskal jatorrikoa da: Alazne Solabarrieta, 65 urtekoa eta Bigarren Errepublika garaian Venezuelara ihes egin zuen Ondarroako alkatearen biloba.

Alazne Solabarrieta eta bere senar Koldo Olalde.

Eusko Jaurlaritzako Uren zuzendari ohia eta Bizkaiko Lurralde Ekintzako eta Ingurumeneko foru diputatu ohi María Esther Solabarrietaren lehengusina da.

Solabarrietaren bikotekidea euskalduna da, Koldo Olalde. Bikoteak bi alaba ditu, Alazne eta Ilargi izenekoak. Olalde zaurituta dago, baina bizirik. Hondakinen artetik atera dute Olalde, Caracasen, bertan hil da Solabarrieta.