Euskal hiriburuetan 3.500 etxebizitza alokairuan Airbnb-ren bidez, iaz baino %15 gehiago

  • Airbnb webguneko datu berriak ezagutu ditugu eta alokairuen eskaintzak hazten jarraitzen du gure hiriburuetan. Iaztik %15 inguru igo da alokairuan dauden etxebizitza eta logelen eskaintza euskal hiriburuetan.

Sustatu @sustatu
2018ko urtarrilaren 19a
Bilboko egoerari buruzko maparen argazkia

3.500 etxebizitza inguru daude alokagai Euskal Herriko 7 hiriburuetan, herena Donostian. Azpimarragarria, era berean, Donibane Lohizuneko egoera, 699 etxebizitza baititu alokagai, hiriburu gehienetan baino gehiago.

Airdna webguneak eskaintzen ditu datu horiek. Airbnb-tik datuak erauzten ditu eta udalerri bakoitzean zenbat etxebizitza eskaintzen diren esaten digu. Hauexek dira 2018 hasieran Euskal Herriko 7 hiriburuetan alokaigai dauden logela eta etxebizitzen kopurua.

Guztira 3.500 etxebizitza daude, beraz, Euskal Herriko hiriburuetan. Beste milakaren batzuk Euskal Herriko bazterrik bazter sakabanatuta, batez ere kostaldean eta lekurik turistikoenetan (Donibane Lohitzunen 699, Zarautzen 106, Hendaian 417, Hondarribian 106, eta abar). Azpimarratzekoa da Donibane Lohizunek daukan eskaintza, hiriburu gehienek baino handiagoa; alokairu-eskaintzen mapa ikusi besterik ez dago (goian). Oro har, badirudi aldea dagoela Lapurdiko eta Gipuzkoako herrien eta etxebizitzen izaeran. 700 eta 400 etxebizitza alokagai Donibanen eta Hendaian; 100 + 100 besterik ez Zarautzen eta Hondarribian, askoz handiagoak izan arren.

Duela urte beteko datuekin konparatuta (nahiz eta iaz datu batzuk ezin izan genituen lortu Airdna webgunean), esan daiteke %15-20 inguru igo dela eskaintza Euskal Herrian. Gorantz doan joera da, beraz. Hala ere, badirudi Donostian goia jo duela edo jotzekotan dagoela, horixe baita (askogatik) azken urtean igoera txikiena izan duen hiriburua. 

Bitartean, jarraituko dugu eztabaidatzen turismo jasangarriaz, gentrifrikazioaz, egoera berri honek Donibane Lohizune bezalako herri txikietan izan dezakeen eraginaz, eta abar.

Artikulu hau Sustatuk argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Turismo masiboa kanaletik interesatuko zaizu...
Fauna publikoa
Sailburuarentzat, turista baten berdina balio duzu

Zer izan behar duen munduari palazio eder baten sabaitik begiratzeak. Gainbehera so egin, eta jende guztiak berdina dirudi, ezin duzu jakin nor den bertakoa eta nor dagoen bisitan; zenbat billete dauzkan alemaniar honek patrikan, noiz atera den donostiar hura lan egiten duen tabernatik, akituta, hamar orduko txanda baten ondoren; zenbat gogo dauzkan beste hark, Narrika kaleko labana-dendako eskaparateari begira ari denak, norbaiti zintzurra ebakitzeko.


2018-09-19 | ARGIA
Santa Anako haritzak: Lapurdiko kostaldeko hirigintza basatiari aurre egiteko ikur

Urruña eta Ziburu arteko hainbat auzo-bide handitzeko lanetan 24 haritz handi arriskuan daudela ohartarazi dute Santa Ana eta Penditxeneako bizilagunek. Arbolak salbatu eta ekosistema babesteko sinadura bilketa hasi dute eta jadanik 1.600 lagunen atxikimendua jaso dute.


2018-09-13 | ARGIA
Bizitza Da Handiena asteko bi epaiketetako bat bertan behera utzi dute behin-behinean

Bi epaiketa izango zirela jakinarazi zuten Bizitza Da Handienako eragileek asteazkenean. Ostegunean epaitegietako mugimenduak jakinarazi dituzte: irailaren 25erako deituta zegoena bertan behera utzi dute oraingo. 15 urtez hutsik egon zen eraikin publikoaren okupazioa egotzita bi pertsonaren aurka egitekoak ziren epaiketa hori, eta gainera, mugimendu sozialen abokatu lanetan ari zen Haizea Nuñez auzipetu zuten bertan. Astelehen goizean Egiako epaitegi aurrean deitu duten kontzentrazioa... [+]


2018-09-12 | ARGIA
Beren lurretatik kanporatuak izaten ari dira masaiak, turismoaren mesedetan

Artzaintza eta laborantza oinarri dituen masai herria lurrik gabe geratzen ari da Tanzania iparraldean, herrialde horretako gobernuak eta agentzia turistikoek behartuta.


Turismoaren beste balantze bat

“Kalitatezko” turismo ereduaz hitz egiten da maiz, baina hori neurtzeko gaualdi kopuruak edo sosak edukitzen dira kontuan. Balantzean ez dira beste adierazle batzuk sartzen, turistifikazioaren ondorioz gertatzen direnak. Zein da turismo masiboaren aztarna ekologikoa?


Pisu turistikoen %23,6 bost etxebizitzatik gora dituzten jabe edo enpresen esku daude

Hego Euskal Herrian ofizialki 5.521 apartamentu turistiko iragartzen dituzte interneteko Airbnb eta antzeko operadoreek. Horietatik 1.302 bost etxebizitza baino gehiagoren jabe diren norbanako edo enpresen esku daude.


Airbnb iaz baino 10.495 pisu turistiko gehiago eskaintzen ari da Balear Uharteetan

Turismoak bertako lurraldearen antolamenduari egiten dion kaltea salatzen duten Terraferida eta Disaribnb elkarteek Balear Uharteetako pisu turistikoen datuak zabaldu dituzte erakutsiz turismorako alokatutako etxebizitzak zenbateraino ugaritu diren bertan: guztira 21.911 etxe turistiko ditu Airbnb-k.


2018-08-06 | Kalea guztiona da
Donostian ere "kalea denona da"

Pasa den astean Donostiako udaltzainek Alde Zaharreko haur batzuei Plaza Berrian jolastea debekatu zieten. Udal ordenantzaren arabera (Zumaiako alkateak aurkeztu duen Mozal Ordenantzaren kopia) baloarekin ezin dela jolastu argudiatuta. Mozal Ordenantzak dioenez Trinitate plazan baino ezin da jolastu pilotarekin Alde Zaharrean.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude