Euskal Herriko Egiaren Batzordeari buruzko eztabaida foroa egingo dute bihar Andoainen


2012ko azaroaren 16an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
"Egiaren Batzordearen" inguruko jardunaldien kartela
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

1999. urtean sortu zen Egiaren Batzordea kontzeptua. Jardunaldietan gisa horretako batzordea Euskal Herrian sortu ahal izateko balizko urratsez arituko dira. Gobernuz kanpoko erakundeen iritziak partekatu eta Euskal Herriko gizarte eta instituzioen egoera sozio-politiko eta ekonomikoaren faktore baikor eta ezkorrak aztertuko dituzte.

Saioak, parte hartzaileak eta ordutegia

09:00-11:00. Gai nagusia: Eskumen unibertsalak.

Carlos Villan izango da hizlarietako bat: Oviedoko unibertsitateko Zuzenbide Internazionaleko kidea eta Amnistia Internazionaleko kide izandakoa, besteak beste. Bigarrena Jorge Rodrigez Amnistia Internazionaleko ekintzailea izango da. Egiaren Batzordeak Konparatutako Zuzenbidean dituen baliabideak deituriko hitzaldia emango du.

11:30-13:30. Gai nagusia: 1997ko amnistiaren legea.

Felix Soto (Amnistien aldeko Gestoren sortzaileetako bat), Francisco Letamendia (1977tik 1979ra bitartean Espainiar Kongresuko diputatua eta abokatua), Miguel Castells (Burgoseko prozesuan kondenatuak izan ziren euskal preso politikoen abokatua), Maria García (historialari eta ikertzailea) eta María Gonzalez (abokatu eta kazetaria) izango dira hizlariak.

15:30-17:30. Gai nagusia: Euskal Herriko Egiaren Batzordearen antolakuntza eta oinarri metodologikoak.

José María Pedreño (Memoriaren Foroko fundatzaile eta presidentea) eta Patricia Aznar (auzitegiko arkeologian aditua) arituko dira solasean. Ondoren, Javier Anton eta Juantxo Estebaranz historia eta geografian doktoreek hartuko dute txanda.

18:00-19:00. Gai nagusia: Alderdi, sindikatu eta mugimendu sozialak Egiaren Batzordearen aurrean.

Mahai ingurua. Moderatzailea Martxelo Otamendi Berriako zuzendaria izango da.

Powell Euskal Herrian da

Jonathan Powell Euskal Herrian da, Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia egin eta ETAk armak utzi zituenetik urtebete pasa ondoren. Nazioarteko bilkura hartan ETAk behin betiko armak uztea eta Frantziako eta Espainiako Gobernuek elkarrizketa hastea eskatu zen. Hego zein Ipar Euskal Herriko eragile politiko eta sozialekin hitz egitera etorri da Powell, gauzak zertan diren aztertzeko. Atzo Urkullurekin bildu zen.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.