argia.eus
INPRIMATU
“Euskal Herriak ibilbide motza izan du zentzu politikoan, baina euskaldunok historian egon gara”

2010ko abenduaren 10a
Rekalde

"Estatutuaren urteurrena ospatu zuten egunean, Joseba Arregik esan zuen: 'Euskadi eta, nahi baduzue, Euskal Herria sekula ez dira izan subjektu politikoa Estatutua izan arte'. Arrazoia dauka. Baina ezin du esan euskaldunak ez direla inoiz izan subjektu politikoak historian, izan zirelako, Nafarroaren bitartez. Hori da gakoa. Euskadik eta, gaur erabiltzen den bezala, Euskal Herriak ibilbide motza izan dute zentzu politikoan. Baina euskaldunok historian egon gara, eta sekulako historia izan dugu, Nafarroa gisa. Pertzepzio hori berreskuratu nahi dugu".