‘Euskal Herria euskalduntzeko pausoak’ mahai-ingurua antolatu du Arabako Aleak

  • Euskal Herria euskalduntzeko trantsizio ereduen inguruko eztabaidan murgiltzeko aukera izango da Gasteizen maiatzaren 26an. Solasaldia antolatu du Arabako Alea hedabideak Izaskun Arrue Kulturgunean 19:00etan, gaian adituak diren hiru hizlarirekin. Lanerako euskara eskakizunetatik abiatuta, euskara sustatzeko moduen inguruan hausnartu nahi dute.


2026ko maiatzaren 18an - 14:21
Gasteizen izango da mahai ingurua.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Euskararen inguruan sentsazio kontrajarriak daude Euskal Herriko zenbait txokotan. Batetik, pairatzen jarraitzen ditugu euskaldun komunitateari egindako zaurien ondorioak, urrun gaude hizkuntza normalizatu bat izatetik. Eta aldi berean, batzuek sentsazioa dute euskaldunok gehiegi eskatzen ari garela, eta erdaldunak baztertzen. Zenbateko erantzukizun konpartitua dugu lur hauetako biztanle guztiok? Zer da gehiegi eskatzea? Nola lortu euskaldunok eta euskarak merezi dugun justizia, bidean errespetuz jokatuta biztanle guztien bestelako lehentasunekin eta arazoekin? Zergatik ez da doakoa oraindik euskara ikastea? Euskararen normalizazio bidean eman beharreko urratsei buruz hausnartzeko aukera eskaini nahi du Aleak".

Gogoeta horrekin aurkeztu dute Arabako Aleako kideek datorren astearteko mahai-ingurua. Ondorengoek hartuko dute parte Arabako Foru Aldundiko Euskara zerbitzuburu ohi  Jokin Larrañagak, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekak eta ELA sindikatuko Euskara arduradun eta abokatu  Pello Igeregik.

 

 


Irakurri gehiago: Euskara
Euskara kanalean gehiago
2026ko ekainaren 15
Amagoia Gordobil eta Jagoba Apaolaza (Gasteizko Udaleko oposizioak euskaraz egin dituzten euskaldunak)
"Galzorian dagoen espeziea bezala tratatzen gaituzte euskaldunok"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.