argia.eus
INPRIMATU
“Euskal Herri osoa artikulatuko duen hizkuntza politika nazionala beharrezkoa dugu”
2003ko abuztuaren 12a
"Nik uste dut indar asko jartzen dugula nolabait egunkari bat egiten, edo aldizkariak egiten, baina seguru aski oso txikiak dira gero horren alde, horien kontsumorako egiten diren ahaleginak. Nik uste dut herri honetan beste gauza askotan, dela segurtasun kontuetan, dela arrain munduan, edo beste hainbat kontutan, mila kanpaina egiten direla urtean zehar kontsumora gonbidatzen dutenak eta aldiz euskal produktuen kontsumorako kanpainak oso urriak izaten dira". (2003ko abuztua-iraila, 37. zka.)