Euskal estatuari buruzko galdeketa egiteko 9.139 sinadura jaso dituzte Debagoienan

  • Erain Debagoiena elkarteak debagoiendarrak zoriondu nahi izan ditu, euskal estatuari buruzko galdeketa egiteko beharrezkoak ziren 6.500 sinadurak gainditu direlako, eta guztira, 9.139 sinadura jaso direlako. Herri bakoitzean finkatu dituzte botoa emateko tokiak, eta gaineratu dute aurrez botoa emateko aukera ere izango dela.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko maiatzaren 18an - 13:01

Euskal estatuari buruzko herri galdeketa egin ahal izateko, Debagoieneko eta Aramaioko herritarren %10en sinadurak jaso nahi zituen Erain Debagoiena elkarteak, eta jakinarazi dute, beharrezkoak zituzten 6.500 sinadurak gainditu dituztela eta guztira 9.139 jaso dituztela. Horregatik, debagoiendarrak zoriondu nahi izan dituzte: "Debagoiendarrok, zorionak! 9.139 sinadura, 9.139 borondate, 9.139 zilegitasun lortu ditugu, azken bi hiletan Debagoienean eta Aramaion egindako sinadura-bilketan. Babes handia da hori ekimenarentzat, eta, zuen bultzadari esker, indarrez eta konfiantzaz helduko diogu ekainaren 5eko herri-galdeketari", esan du Erain Debagoiena elkarteko Lierni Olmedok.

Herri galdeketa horretan, herritarrek galdera hau erantzun beharko dute: izan nahi al duzu euskal estatu independente bateko herritar?

Bozkatzeko informazioa

Herri bakoitzak dagoeneko finkatu ditu botoa eman beharreko tokiak eta boto paperekin batera etxez etxe banatuko duten informazioan zehaztuko da guztia. Dena den, aurreratu dute ekainaren 5ean goizeko 09:00etatik arratsaldeko 20:00ak bitartean bozkatu ahal izango dela.

Eta aurrez bozkatzeko aukera ere izango dela gaineratu dute: "Ekainaren 5ean bozkatzerik ez dutenek aurrez egiteko aukera izango dute, oro har, maiatzaren 21etik ekainaren 4ra bitarte (biak barne), beren herriko Gure Esku Dago eta Erain lokaletan, astelehenetik ostiralera arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara eta, asteburuetan, goizez ere bai. Herri batzuetan, auzoetara ere joango dira boto aurreratuaren bila". Edonola ere, etxez etxe banatuko duten informazio-orrietan emango dituzte xehetasun guztiak.

Hainbat ekitaldi

Ekitaldi ugari antolatu dituzte hemendik eta ekainaren 5era bitartean. Esaterako, gaur bertan Eskoriatzako Zaldibar antzokian hitzaldia izango da Anjel Oiarbideren eta Xabier Ezeizabarrenaren eskutik. Bertso saioak ere egingo dituzte, eta aurreratu dute baita ere kantu bat aurkeztuko dutela.

Gero, ekainaren 5a festa egun bat izatea nahi dute Erain Debagoienakoek. Horretarako, herri bakoitzean jai berezi egingo dute, baina oraindik antolatzen ari direnez, xehetasunak aurrerago emango dituztela azaldu dute.

 

Albiste hau Goienak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


"Popatik hartzera" bidali ditu ertzain batek hiru lagun, euskaraz aritzea eskatzeagatik

Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]


Eguneraketa berriak daude