Euskal eskola publikoaren aldeko festa egingo dute igandean Gasteizen

  • Gasteizko Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak "festa txiki baina handi bat" antolatu du iganderako, datorren ikasturteko matrikulatzeko epea hastear dagoen honetan.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko urtarrilaren 16an - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2026-2027 ikasturterako ikastetxeetan matrikulatzeko epea iritsi da. Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformatik jaialdi bat antolatu dute, “eskola publikoa dela gure seme-alabentzako aukerarik onena” familiei esateko helburuarekin.

Plataformako kideek azaldu dutenez, publikoa babestu nahi dute “bizikidetzaren, pluralismoaren eta kohesioaren babesleku kolektibo gisa pribatizazioa, indibidualismoa eta intolerantzia nagusitzen ari diren garai hauetan”.

Adierazi dutenez, “eskola publikoa gure gizartearen errealitatea islatzen duen aniztasuneko bizikidetzaren ispilua dela” eta horregatik familiei dei egiten dute igande goizean Santa Barbara plazan antolatu duten egitarauan parte hartzera, eta baita seme-alabak eskola publikoan matrikulatzera ere.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Hezkuntza kanalean gehiago
2026ko uztailaren 15
Zeroak II

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...