Ikasle Abertzaleak (IA) eta EHBE taldeek elkarretaratzeak eta herri eskolak egingo dituzte hilaren 6an, Espainiako Konstituzioaren eguna "euskal herritarron kultur eskubideak zapaltzen dituen eguna" dela salatzeko. Bi taldeek euskal egutegia aldarrikatuko dute etzi. EHBEk salatu duenez, "estatuek indarrean jartzen dituzten egutegien bidez beren balioak zabaltzen dituzte". Egutegia "nazio baten antolaketaren eta egituraketa jakin baten zati" dela azpimarratu zuen.