argia.eus
INPRIMATU
2015eko martxoaren 17a
“.eus” domeinuak merkeago izango dira Korrikak irauten duen bitartean
  • Korrikaren 19. edizioak irauten duen bitartean “.eus” domeinuak merkeago eskuratu ahalko dira.

Korrika pasatzen dela probestuz zure webgunea .eus domeinura merkeago pasa dezakezu.

Zehazki, martxoaren 19tik 31ra bitartean iraungo du eskaintzak: tarte horretan euskara eta euskal kultura ikustarazteko sortu zen domeinua 29,95 euroan lortu ahalko da.

PuntuEUS elkarteak bere webgunean eman ditu eskaintzen xehetasunak, erregistradore bakoitzaren berritze-tarifak eta eskaintzaren ezaugarriak zehaztuz.