Europako Kontu Auzitegiak dio AHT ez dela eraginkorra

  • Europako Kontu Auzitegiak kritika oso gogorra egin dio Europar Batasuna azken hamarkadetan eraikitzen ari den tren lasterraren sareari: ez du EB egituratzen, garestia da, ez da aurreikusitako abiadura errespetatzen eta ez du uste helburua beteko denik. Europar auzitegiko Oskar Herics-ek egin zuen txostenaren aurkezpena. EBko estatuen artean eraikitako hamalau linea aztertu dira, horietatik lau estatuen artekoak.

Xabier Letona @xletona
2018ko ekainaren 27a

Lurralde egituraketa: "Gaizki konektatutako linea nazionalen mosaiko ezeraginkorra eraiki da”, salatu du asteartean Oscar Erics-ek, txostenaren arduradunak. Aztertutako epea 2000-2017koa da. Guztira 30.000 kilometro eraiki nahi ziren eta orain arte 10.000 eraiki dira. Txostenaren ondorioa erabakigarria da zentzu honetan: eraikuntza helburua ez da beteko aurreikusitako 2030erako.

Garestia: AHTren Kilometro bakoitza 25 milioi euro kostatzen da. 2000 eta 2017 artean EBk 23.700 milioi euro jarri du sarea finantzatzeko eta horietatik ia erdia, 11.200 milioi euro Espainiak eraman ditu. Gainera, gainkostu handiak daude eraikuntza lanetan. Txapelduna Stuttgart-Múnicht linea da, 1.800 milioi euro aurreikusi zituzten eta dagoeneko aurrekontua 13.273 milioi eurokoa da, hau da, %622 gehiago. Baina, gainkostuak oso orokorrak dira: Madril-Bartzelona-Frantziako muga, %38,5 gehiago; Madril-Leon %33,3; eta Atlantikoko ardatza %26,3.

Epeak: Txostenean salatzen denez, trenbideen eraikuntza epeak ez dira betetzen ari. Kasu larriena  Munich-Veronakoa da (Alemania-Italia, Austria zeharkatuz). Aurreikuspenen arabera, 2040rako bukatuko dute trenbidea eta duela 37 urte hasi ziren eraikitzen. Euskal Y-aren atzerapenak ere oso handiak dira. 2006an hasi ziren obrak, eta behin eta berriro atzeratu izan da amaiera eguna: 2010, 2012, 2016, 2018, 2019, 2021... Azken iragarpenen arabera 2023an amaituko dute.

Euskal Y-a: Txostenak ez du sakon aztertzen linea hau, baina oro har ez dela errentagarria izango aurreikusten du. Auzitegiaren kalkuluetan, linea bat errentagarri izateko bederatzi milioi bidaiari behar ditu urteko eta honek ez du izango; ezta Figueres-Perpiyakoak ere, esaterako. Horrez gain, lurralde egituraketari begira ere Euskal Y-ak hutsune handia izango duela azpimarratu du, abiadura handia Hendaiaraino bakarrik iritsiko delako. Frantziako Estatuan Paris-Bordele abiadura handian egiten da, baina Frantziako Gobernuak erabakia du jada ez duela eraikiko Bordele-Hendaia linea abiadura handirako.

Alternatibak: Hori guztia ikusita, EBko Kontu Auzitegiak dio serio pentsatu beharko litzatekeela egiten ari diren inbertsio guztiak tren lasterrera bideratu beharko liratekeen edo ohiko trenbideak hobetzera.

Nafarroako AHT: Europako Kontu Auzitegiak txosten gogor hau plazaratu duen unean iritsi da albistea: Alesbes-Azkoien bost kilometroko zatia esleitu dio Adifek OHL konstruktorari, 55,7 milioi eurotan. Nafarroan 200 kilometroko AHT trenbidea aurreikusita dago, eta orain arte Castejon-Iruñea zatiaren 70 kilometroetatik hamalau egin dira.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Abiadura Handiko Trena

Abiadura Handiko Trena kanaletik interesatuko zaizu...
2019-03-11 | ARGIA
Frantzia eta Italia arteko Lyon-Turin AHTa krisian: Italiak obren lehiaketa atzeratu du

Italiako gobernuak atzeratu egin du Lyon eta Turin Alpeak zeharkatuz lotuko lituzkeen Abiadura Handiko Trenbide berrirako obren lehiaketa. Tirabira handiak daude Erromako gobernua osatzen duten bi alderdien artean eta oraingoz azken erabakia atzeratzearekin moldatu dute krisia.


2019-03-01 | Mikel Asurmendi
Abiadura Handiko Trenak bide-gaitza du Bidasoan

TAV eta LGV bi sigla eta erran-nahi bera: Abiadura Handiko Trena (AHT). Irun-Hendaia-Hondarribian, ataka gaitza dauka proiektuak. Trena Akitanian beheiti aise heldu da, Baionatik beheiti nekez, eta Bidasoan, artean gauzatu gabe. Obraren gauzapena motel garatzen ari da.


Tren sozialaren alde kaleak bete dituzte Tafallan

Tren sozial baten alde! AHTrik ez! leloa zabaldu zuten, Erdi Aldea Trenaren Alde taldeak antolatuta.Trenbideak hobetuta, abiadura handikorik egin gabe, zerbitzu ona eman daitekeela argudiatu zuten.


2019-02-14 | ARGIA
AHTaren aurkako manifestazioa egingo dute Tafallan larunbatean

Abiatu Handiko Trenbideetan minutuko bateko denbora aurrerapenak 369 milioi euro balio du. Europako Kontuen Ganberak AHTko europar sareaz 2018an egindako txostenaren ondorioetako bat da hori. Aholkuen artean ganberak azpimarratzen zuen hobe zela dirua inbertitzea ohiko trenbideak hobetzen.


2019-02-06 | Guaixe .eus
AHTren kontrako mezua Bruselara eraman dute

Araba eta Nafarroan proiektatu dituzten Abiadura Handiko Tren (AHT) egitasmo berrien aurkako plataforma herritarren ordezkaritza bat Bruselan dago, Sakanako tren sozialaren aldeko taldeko kideak barne. Europako Parlamentuko agintariekin informazio eta aldarrikapenak elkartrukatzea da asmoa.


2019-01-15 | Hala Bedi
Protestara deitu du AHT-rik Ez Lautada Plataformak Espainiako Sustapen Ministroaren bisita dela eta

José Luis Ábalos, Espainiar Gobernuko Sustapen Ministroa, Gorka Urtaran alkatearekin eta Eusko Jaurlaritzako ordezkari ezberdinekin bilduko da ostegunean, Gasteizen tren lurperatzeari eta Abiadura Handiko Trenari buruz hitz egiteko.


Urbinako segadak 10 urte
Izua AHTren zero kilometroan

2009ko urtarrilaren 17an, Arabako Urbina kontzeju txikia tiro eremu bihurtu zen. Ertzaintza gogor oldartu zitzaien AHT-ren kontrako manifestariei: dozenaka lagun zauritu eta beste hainbat Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utzi nahi izan zituen. Desobedientzia zibila kriminalizatzeko kapitulu hura Eusko Jaurlaritzako Barne Saileko liburu beltzean geratuko da betiko.


2018-12-28 | ARGIA
Bordele eta Hendaia artean ez bide da AHT berria ibiliko

Frantziako Gobernuak lehenetsi du Bordele eta Hendaiaren arteko bidea berritzea, LGV delakoa (abiadura handiko trena) bertatik ibil dadin baino.


2018-11-19 | ARGIA
AHTko lan heriotzen eztabaida Eusko Legebiltzarrean: "akatsa" langileari egozten zaionean

Abiadura Handiko Treneko obretan izaten diren heriotzak saihesteko neurriak eskatu zituzten EH Bilduk eta Elkarrekin-Podemosek, ostegunean Eusko Legebiltzarrean egin zen osoko bilkuran. EAJ, PSE eta PPk, aldiz, ikuskaritzak orain arte bezala segitzearen alde egin zuten.


AHTaren obrak geldiarazteari ezetz esan dio Nafarroako Parlamentuak

Nafarroako Parlamentuak ez du onartu Abiadura Handiko Trenaren obrak geldiaraztea eskatzeko EH Bilduk aurkeztutako mozioa. Geroa Bai, UPN, PSN eta PPNren ezezko botoa jaso du mozioak; EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak, berriz, babestu egin dute. 


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude