Euroak behera egin du, Grezia irten daitekeen beldur

  • Lucas Papademos Greziako lehen ministro ohiak The Wall Street Journali egindako adierazpenek soka ekarri zuten atzo nazioarteko burtsetan. Grezia eurogunetik ateratzeko aukerari buruz, Papademosek zera adierazi zuen: “Horrelako eszenario bat gauzatzea zaila den arren, eta ez Greziarentzat, ezta beste herrialdeentzat desiragarria ez den arren, ezin da baztertu prestakuntzak egiten ari direla Grezia eurogunetik ateratzeak izango lituzkeen balizko ondorioei eutsi ahal izateko”. Greziaren irteeraren beldur, atzo eguerdian Europako burtsek jaitsiera handiak izan zituzten.

2012ko maiatzaren 24a
Greziaren irteeraren beldurrak gogor jo zuen euroa atzo

Europa Hegoaldeko burtsek hartu zuten kolpe handiena atzo. Italian, Milango burtsa %3,6 erori zen, Espainiako Ibex 35 indizea %3,31 (2003. urtearen aurreko mailetara jaitsi da). Gainontzeko burtsetan ere nabaritu da beldur horren eragina, dena den: Paris, Frankfurt eta Londreseko burtsek %2tik gorako galerak izan zituzten. Euroak ere nabaritu zuen izuaren eragina eta 2010eko ekainetik eduki duen maila baxuenera jaitsi zen, 1,2562 dolar.

Greziaren balizko irteera izan zen atzo Bruselan Europar Batasuneko bileran hitz egin zen gaietako bat, zurrumurrutik harago benetako aukera dela argi utziz (Greziako gobernuak ukatu egin duen arren,euroguneko gainontzeko herrialdeak irteeraren osteko B plana prestatzen ari direla argitaratu da). Ardatz franko-alemaniarraren haustura eszenifikatzeaz gain, Europako agintarien bilkurak ez du ondorio argirik eskaini.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Grezia  |  Grezia  |  Italia  |  Burtsa

Grezia kanaletik interesatuko zaizu...
Itaka

Itakan antzeztu du uda honetan Tsiprasek finantza erreskatearen amaiera. Abuztuaren 21ean emandako liturgia hartan solemnitate handiz mintzatu zen Odisea modernoaren bukaeraz.

Greziako kontinentearen mendebaldeko kostaldean dago Itaka, itsaso jonikoan. Handik mendebaldera, mila kilometro baino gehiagora, Kastellorizo irla kokatzen da Anatolia penintsularen azpian. Txipre eta Turkiatik hurbilago  egon arren, Greziako Estatuari dagokio. Kastellorizon, 2010eko apirilean, orduan lehen... [+]


2018-07-24 | Nahia Ibarzabal
Gutxienez 74 hildako, 187 zauritu eta dozenaka desagertu Greziako suteetan

Herrialdeko autoritateek larrialdi-egoera izendatu dute eta Europari laguntza eskatu diete.


Ondarearen espoliazioa
Sotheby's, Grezia eta jabetza legitimoa

New Yorkeko Sotheby’s enkante etxeak demanda jarri berri dio Greziako Gobernuari, irudian ikusten den brontzezko zaldiaren “jabetza legitimoa argitzeko asmoz”.


2018-05-08 | Amaia Lekunberri
Absolbitu egin dituzte Grezian errefuxiatuak erreskatatzeagatik epaitutako suhiltzaileak

Inolako kargurik gabe aske utzi ditu epaimahaiak astelehenean Militenen (Grezia) egindako epaiketa ostean, Publico egunkariak jaso duenaren arabera.


Molotov koktelak jaurti dituzte Afrinen inbasioaren aurka Grezian

Afrinen inbasioaren aurka Greziako Turkiaren kontsulatuaren aurrean protestan ari ziren manifestariek molotov koktelak jaurti dizkiote poliziei.


Zeliakoak, "hesteetako gaitza dutenak"

Azken mende laurdenean zeliakoen kopurua bost aldiz biderkatu da. Neurri batean, kontsumo ohiturak aldatu direlako, baina, batez ere, orain askoz gehiago diagnostikatzen delako.


Lafargek porlanaz gain lan-zuzenbidea nola kiskalarazi duen Grezian

Osasun eta gizarte segurantzarik gabeko lan kontratuak, enplegu agentzia pribatuen nagusitasuna, egun eta ordukako kontratuak, pagarik gabeko lanaldi derrigortuak, mugarik gabeko kanporatzeak, soldata jaitsiera etengabeak... Nola gertatu da langileen prekarizatze basati hau? Jakina zen konpainia handietako ugazabek sustatu dutela herrialde bakoitzeko lan zuzenbidea herdoiltzeko estrategia. Grezian agiri eta guzti erakutsi dute hori nola bultzatu duen multinazional batek.


2017-08-11 | Irantzu Pastor
Grezia: kartzela ala babesleku?

Beraien herrialdeetako gerretatik ihesi, milaka pertsona iritsi dira Greziara 2014az geroztik. Egun 62.000 errefuxiatu inguru daude herrialde guztian banatuta, kasu gehienetan Europa iparraldea helmuga duen bidaia jarraitu ezinik. Izan ere, 2016ko martxoan mugak itxi zizkien Europar Batasunak. Greziako egoera politiko eta ekonomiko zailari errefuxiatuen krisia gehitu zaio eta kudeatu behar izan dute Bigarren Mundu Gerratik Europak bizi izan duen krisi humanitariorik handiena. Egoera... [+]


2017-06-14 | Sutokia
Hamairu urteren ostean, Kretako Rosa nera "gaztetxea" desalojo arriskuan

Greziako hegoaldean kokatzen den Kreta irlako Kanea (Jania greziarrez) herrian, 13 urtez okupatuta dagoen “katalipsia” da Rosa Nera. 13 urtez gentrifikazioan eta merkantilismoan oinarritutako hiri eredua borrokatzen dihardugu 2004tik geroztik.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude