Etxerik gabeko pertsona bat hil da Tuteran

  • Parking publiko batean zegoela, kamioi batek harrapatu du gizona, antza denez. Aurreko astean, Donostian hil zen kale-egoeran zegoen beste pertsona bat.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko uztailaren 1ean - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Pertsona bat hilik topatu dute berriki Tuterako (Nafarroa) parking publiko batean. Badirudi kale-egoeran zegoela gaur egun, baina oraindik ez dute lortu bera identifikatzea. Heriotzaren arrazoia guztiz argitu ez badute ere, hainbat hedabidek seinalatu dute posible dela gizonezkoa kamioi batek harrapatu izana istripuz, eta gidariak alde egin izana konturatu gabe.

Aurreko astean bertan, Donostian (Gipuzkoa), etxerik gabeko beste pertsona batek galdu zuen bizia. Donostian bakarrik, kale-egoeran zeuden lau lagun hil dira ikasturte honetan.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...