argia.eus
INPRIMATU
Etxebizitzen salerosketak beherantz Hego Euskal Herrian, Nafarroan salbu
ARGIA @argia 2013ko abuztuaren 13a
Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban beherakada nabaria izan duen bitartean, etxebizitzen salerosketak Nafarroan gora egin du. (Argazkia eitb.com)

Txostenak adierazten duenez, gehien erosi diren etxeak dagoeneko erabilitakoak izan dira. Etxe berriek beherakada handiagoa jasan dute, bai etxebizitza libreak eta bai babes ofizialeko etxebizitzak.

Bizkaian %15,7ko jaitsiera izan da, Gipuzkoan %20,72koa eta Araban berriz, %36koa. Nafarroa izan da, beraz, Hego Euskal Herrian gorakada jasan duen erkidego bakarra.