argia.eus
INPRIMATU
Zorpetutako jendea beren etxebizitzetatik kaleratzea saihesteko bitartekari lanak egingo ditu Jaurlaritzak
  • Patxi Lopez lehendakariak atzo iragarri zuenez, hipotekari aurre egin ezin dioten familiak laguntzeko bitartekaritza lanak egiteko asmoa du Eusko Jaurlaritzak. Bitartekaritzarako eskumena bere gain du EAEk eta zordunaren baliabideen araberako planak zehaztu nahi dituzte.

2011ko urriaren 4a
Kaleratze bat saihestu nahian, Orkoienen.

Era honetan hipotekaren zorra pixkanaka kitatzen joatea da Jaurlaritzaren helburua. Lehendakariaren hitzetan, "administrazio publikoak ezin du egon ezer egin gabe, beraien etxea utzi behar duten pertsonen dramaren aurrean".

Iaz, hipoteka ordaindu ezin zuten 94.000 kasu eraman zituzten epaitegietara.