Eskuin muturreko ‘desokupazio’ enpresa bati aurre egin diote Irunen

  • Sare sozialetan zabaldu duten bideoan ikusten dira eskuin muturreko DesokupaCyL enpresako gizonak ostegun goizean, oldarkor, etxeko ataritik alde egiten. Gedarrek jaso duenez, 50 lagun inguru bertaratu dira arratsaldean desalojo arriskuari aurre egiteko; eskuin muturreko kideak ez dira agertu.

Etxebizitza Sindikatu Sozialista

2026ko maiatzaren 29an - 09:38
Azken eguneraketa: 10:40
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ostegun goizean Irunen (Gipuzkoa) izan dira DesokupaCyL eskuin muturreko enpresako hiru kide, ustez alokairua ordaintzen ez zuen etxe bateko kideak etxegabetzeko asmoz. Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak sare sozialetan zabaldu duen bideoan hiru gizonak ataritik alde egiten ageri dira, bertaratutako jendearen presioz, eta ostegun arratsaldean itzuliko zirela adierazita. Gedarrek jaso duenez, ostegun arratsaldean 50 bat lagun izan dira berriz horiei aurre egiteko, baina eskuin muturreko kideak ez dira azaldu.

Sindikatu Sozialistak enpresaren izaera “faxista” azpimarratu du, hain zuzen ere, bere metodoak eta diskurtsoak ikusita. Gehitu du, enpresaren izenak bestelakorik sinetsarazi badezake ere, okupazio kasuetan soilik ez, maizter erregularren etxegabetzeetan ere aritzen direla. Horixe izan da, hain zuzen ere, Irungo kasua, “langile-familia bat”. Sindikatuarekin harremanetan egon da familia hori, eta sare sozialetako mezuan azaldu dutenez, aipatu enpresa "astetan" egon da mehatxuka familiari. 

Euskal Herrian behin baino gehiagotan egon dira “desokupazio” enpresak, sare sozialen bidez Espainiako Estatuan sona handia lortu dutenak. Jokabide antzerakoa daukate kasu guztietan: etxebizitzetara hurbildu eta etxegabetzea gelditzera bertaratutakoei oldartzen zaizkie. Kasu batzuetan Ertzaintzaren babesa ere izan dute.


Etxegabetzeak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...