Etxebizitza eskuratzeko arazoak, herritarren kezka nagusia

  • Eusko Jaurlaritzak egindako azken Soziometroaren arabera, EAEko herritarren % 60k etxebizitzaren auzia du kezka nagusitzat. Inoizko neurketarik altuena da. Etxebizitzaren auzia Euskal Herri guztian nabarmena da, eta neurriak ari dira hartzen hori gelditzeko. Nafarroako Parlamentuak putre funtsak gelditzeko plan bat onartu du eta Ipar Euskal Herrian indartu egin dute higiezin turistikoak mugatzeko bultzatutako araua.

Etxebizitza eskuratzeko arazoa da EAEko herritarren kezka nagusia. ORAIN

2026ko ekainaren 16an - 10:34
Azken eguneraketa: 13:08
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Etxebizitza auziaren puxika noiz lehertuko zain daude herritarrak. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleriaren hamarretik seiren kezka nagusiena etxebizitza eskuratzeko arazoa da, Eusko Jaurlaritzaren azken soziometroaren arabera. Zifrak aurretik egindako neurketak gainditu ditu eta gora egiten jarraitu du azkenekotik. Etxebizitzaren auziarekin lotuta, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian etxebizitza turistikoak eta putre funtsak mugatzeko araudia eta plana indartu dituzte.

2026ko bigarren Soziometroa argitaratu du Eusko Jaurlaritzak. Gizarte-arazoei dagokionean, erantzuna nabarmena da: etxebizitzaren auzia da herritarren ardura nagusiena, hamarretik sei kezkatuta daude (%60). Datuak orain arteko neurketak gainditu ditu; martxoan egindako neurketa baino hiru puntu gehiago igo da, eta higiezinen burbuila lehertu zenean baino bi puntu gehiago.

Hamar herritarretatik seirentzat txarra izan da Eusko Jaurlaritzak etxebizitzaren arloan egindako kudeaketa (%62), eta hamarretik hirurentzat erdipurdikoa (%29). Herritarren %8k soilik baloratu du egoki gisa.

Etxebizitzaren arazoarekiko kezka deigarria da bigarren eta hirugarren mailako arazoekin alderatuz gero: lan merkatua (%40) eta osasungintza (%24). 

Herritarren arazo pertsonalek lotura dute honekin guztiarekin, arazo ekonomikoekin (%24) batera, gehien aipatutakoak etxebizitza, osasuna eta lana izan direlako. Dena dela, azpimarratzekoa da segurtasun falta (%21) eta immigrazioarekiko kezka (%15) handitu egin direla zertxobait. 

Soziometroak adierazi du immigrazioarekiko kezka ideologikoki eskuinarekin identifikatzen direnean artean hazi dela, eta etxebizitza eskuratzeko zailtasunaren kezka, berriz, ezkerrekoen artean. 

Putre funtsak gelditzeko plana

Nafarroako Parlamentuan etxebizitzaren legearen erreformaren proposamenak aurrera jarraitzen du. Geroa Bairen baietzarekin, EH Bilduk, PSN eta Contigo-Zurekin alderdiek aurkeztutako proposamena urgentziazko bidetik bideratuko dute.

Erreformaren helburua indarrean dagoen legea aldatu eta alokairuzko etxebizitza publikoen babesaren iraungitzea baliogabetzea da. Erreformaren larritasuna azpimarratu dute; uda honetan alokairua amaituko zitzaien 108 familia zeuden. Lege berriarekin 2.278 etxebizitzako parkea eraikiko dute. 

"Ez dugu nahi etxebizitza horiek putre funtsetan amaitzerik. Nafarroako alokairuzko etxebizitza eskuragarrien ereduak funtzionatzen jarrai dezan nahi dugu", esan du Pablo Azkona Nafarroako Parlamentuko Geroa Baiko ordezkariak. 

Alokairu turistikoak mugatzeko araudia

Frantziako Estatu Kontseiluak ontzat eman du Euskal Hirigune Elkargoak higiezin turistikoak mugatzeko bultzaturiko konpentsazio-araua. 

2023an sartu zen indarrean konpentsazio legea eta bere helburua turismorako etxebizitzak mugatu eta urte osorako alokairu bilakatzea da. Horrela, jabe batek etxea turismorako erabili nahi badu, etxebizitzaren erabilera aldatzeko baimena eskuratzeko beste lokal bat bizitegi bilakatu behar du.


Etxebizitza eskubidea kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 20
Lurraldea eta arkitektura
Etxe bizitza

2026ko maiatzaren 4
Barra warroak
Olentzero maitea:

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...