Etxebizitza eskubidearen aldeko ekintza batengatik 12 urte arteko zigorra eskatzen dute euskal herritar baten eta katalan baten aurka

  • Azaroaren 5ean dute epaiketa bi akusatuek, auzia sei urtez luzatu ondoren. 2020an Bartzelonako Olzinelles kaleko etxe sozial okupatu baten inguruan egindako ekintza batean izandako gertakarien harira, desordena publikoa eta autoritateen aurkako eraso delituak leporatzen dizkiete. Olzinelles Absolució laguntza taldearen esanetan, etxebizitza duinaren aldeko mugimendua higatzeko erabiltzen ari dira kasua.

Olzinelles kasuaren harira sortutako babes taldearen prentsaurrekoa. Olzinelles Absolució

2026ko azaroaren 3a - 09:44
Azken eguneraketa: 15:38
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2020ko otsailean Bartzelonako Sants auzoan, Olzinelles kalean adingabeak zituzten familiak zeuden etxe okupatu baten inguruan auzoko hainbat eragilek ekintza publiko bat antolatu zuten; Poliziak esku hartu eta identifikazio ugari egin zituen. Horren ondorioz, bi ekintzaileri zigor espedientea ireki zieten eta haien kontrako auzibidea hasi zuten. Akusatuetako bat bizkaitarra da, eta bestea Bartzelonakoa.

Desordena publikoa eta autoritatearen aurkako eraso delituak egozten dizkiete, eta denera 12 urteko kartzela zigorra eskatzen du haientzat akusazioak.

Olzinelles Absolució laguntza taldeak salatu du akusazioak batez ere Poliziaren adierazpenetan oinarritzen direla eta aurkezturiko frogen artean kontraesanak daudela. Gainera, epaiketa etengabe atzeratu dute sei urteotan, eta etxebizitza mugimenduarekin lotutako kasurik luzeenetako bat bihurtu da. Laguntza talde horren esanetan, "mugimendu osoaren aurkako higadura tresna bezala funtzionatu du".

Azaroaren 5ean dute epaiketa bi lagunek, hain justu Espainiako Estatu osoan etxebizitza duinaren alde deituriko azaroaren 11ko greba orokorra baina egun batzuk lehenago. Hori ez da kasualitatea talde horren iritziz, eta Olzinelles kasua "higiezinen espekulazioaren eta etxegabetzeen ondorioak salatzen dituzten borroken kriminalizazioaren adibide" gisa ikusten dute.

Hori hala, azaroaren 5ean goizeko 9:00ean Bartzelonako Auzitegiaren aurrean elkarretaratzea deitu dute, akusatuen absoluzioa eskatu eta protesta sozialaren aurkako jazarpen judiziala salatzeko.


Etxebizitza eskubidea kanalean gehiago
2026ko azaroaren 9
Ane Salvador eta Karla Pisano, Euskal Herriko etxebizitza sindikatuak
"Grebak balio behar du hurrengo egunetik aurrera baldintza hobeagoetan borrokan jarraitzeko”

2026ko azaroaren 6
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak
AHTaren porrota iritsi da kanpainara

2026ko urriaren 28
Ekarpena

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.