argia.eus
INPRIMATU
Etxean beteko du zigorra Ibon Iparragirrek, uneoro kontrolpean izango dutela
  • Atzo eman zuen albistea Espetxeetarako Zuzendaritzak. Preso ondarrutarraren osasun egoera larria aintzat hartuta, zigorra etxean betetzeko baimena eman dio.

2011ko urriaren 18a
Hainbat izan dira Ibon Iparragirreren egoera salatzeko egin diren ekimenak.

Hala eta guztiz ere, hainbat baldintza ezarri dizkiote Ibon Iparragirreri. Uneoro zaitzapean edukitzeko gailu elektroniko bat jarriko diote. Horrez gain, ezingo da etxetik irten, ez bada behintzat tratamendua jasotzeko, hamabostero Basauriko espetxean aurkeztu beharko da, ezin izango du inolako mobilizazioetan parte hartu... Baldintza horiek sinatu zituzten presoak eta bere emazteak.