Etxe kaleratze bat gauzatu dute Donostian

  • Donostialdeko Okupazio Bulegoak adierazi duenez, enpresa batek hotel bat eraiki nahi du etxe kaleratzea gauzatu den tokian, eta Donostiako Udalak horretarako baimena eman dio lurra birkalifikatu eta gero. Gertakariak salatzeko elkarretaratzea deitu dute ostegunean.

Argazkia: Donostiako Okupazio Bulegoa

2022ko martxoaren 02an - 12:29

Donostialdeko Okupazio Bulegoak eman du etxe kaleratzearen berri. Mirakontxako La Fe kalean gauzatu da kaleratzea, "urteak hutsik zeramatzan" etxe batean. Okupazio bulegoaren arabera egun bakarreko aurrerapenaz jakinarazi diete bertako bizilagunei kaleratu egingo zituztela, asteartean jaso baitzuten abisua.

Iturri horrek jakitera eman duenez, enpresa batek "hotel bat gehiago" eraiki nahi du toki horretan. "Udalak horretarako lurra birkalifikatu eta baimena eman du", irakur daiteke publiko egin duten oharrean.

Gertakarien aurrean elkarretaratzea deitu dute ostegunean, 19:00etan, Udaletxe parean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
2024-04-04 | Gedar
La Caixak hiru familia etxegabetu nahi ditu Bilbon

Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]


Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Iruñean familia bat etxegabetuko dutela salatu dute Harituk eta Jaki Tokik

Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.


2024-02-13 | ARGIA
Hamabi familia etxetik bota nahi dituzte Pasaian, trenbide zati bat egiteko

Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.


Eguneraketa berriak daude