Etxe bat Blackstone putre funtsak desalojatzeko arriskuan Gasteizen

  • Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak jakitera eman du Alde Zaharreko etxebizitza bat Blackstone putre funtsak "berehala" desalojatzeko arriskuan dagoela, urteetan hutsik egon eta alternatibarik ez zuten pertsonek okupatu eta birgaitu ostean.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko azaroaren 15an - 10:25
Argazkia: Hala Bedi

Etxebizitzaren jabetza Blackstone putre funtsaren eskuetan geratu zen hipoteka-egikaritze baten ostean eta, ondoren, urteak eman ditu hutsik eta baldintza kaskarretan. Etxebizitza Sindikatuak azaldu duenez, orduan, okupatu eta birgaitu egin zuten beste alternatibarik ez zuen pertsona talde batek.

Orain urtebete, Etxebizitza Sindikatuarekin antolatuta, negoziaketak hasi ziren jabearekin. «Eroskeria saiakera baten eta hainbat mehatxuren ostean», orain, bide judizialaren azken fasean daudela azaldu du sindikatuak eta emaitza, «segurtasun osoz», berehalako etxegabetze-agindua izango dela.

Putre funtsak

Krisi garaia bizi dugula ohartarazi du Etxebizitza Sindikatuak eta «etengabe erasotuak» direla langileen bizi-baldintzak. Etxebizitzaren alorra, testuinguru horretan, ondasun metaketa iturria da jabe txiki zein handientzako.

Egoera horretan ari dira putre funtsak ugaritzen. Korporazio horiek «arrisku handiko» hipotekak eta higiezinak merke erosten dituzte, saldu eta irabaziak lortzeko. Blackstone da espainiar Estatuan putre funtsik handienetako bat.

«Putre funtsek jabetza ugari metatzen dituzte, higiezinen merkatua eta etxebizitza arloko politikak baldintzatzeko gaitasuna lortuz», azaldu du Etxebizitza Sindikatuak.

Sindikatuak gogorarazi duenez, Estatu burgesari «mesede» egiten dion funtzio bat betetzen dute horrelako funtsek, etxegabetzeen «koste ekonomiko eta mediatikoak aurreztuz». Gainera, krisi garaietan «banku eta erakunde publikoentzat titulu arriskutsuak direnak» negozio iturri bihurtzen dituzte.

Etxebizitza-sistema eraldatzeko beharra

Etxebizitza-sistema osoa «berrantolatzeko» beharra aldarrikatu du Etxebizitza Sindikatuak: «etxebizitza-sistema sozialista berri bat», etxebizitza den oinarrizko ondasuna doakoa, kalitatezkoa eta unibertsala izango dena.

Norabide horretan jardun bitartean, gogorarazi dute, autodefentsaz egingo dietela aurre «jabe handi zein txikien erasoei».

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
2024-04-04 | Gedar
La Caixak hiru familia etxegabetu nahi ditu Bilbon

Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]


Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Iruñean familia bat etxegabetuko dutela salatu dute Harituk eta Jaki Tokik

Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.


2024-02-13 | ARGIA
Hamabi familia etxetik bota nahi dituzte Pasaian, trenbide zati bat egiteko

Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.


Eguneraketa berriak daude