1976. urteko ekainaren 18an eztanda handi bat izan zen Etxarri Aranatzeko Zugarreta kalean. Bost pertsona hil ziren: Gloria Pegenaute, Saturnino Luis Erdozia, Segundo Maiza Belza, Jesus Migel Zeberio Maiza eta José Luis Luis Tabar, 11 urteko eta 6 urteko haurrak.
Gertakizunen tokira bertaratu ziren herritarrek hasiera batean eztanda butano bonbona batek eragindakoa ote zitekeen pentsatu bazuten ere, lehenengo miaketek baieztatu zuten bi etxeetan zeuden butano bonbonak osorik zeudela, eta eztanda egin zuena izan zela berriki Andia menditik burni karkasa bat zelakoan ekarria zuten lehergailua. Hondakinak ikertu ondoren, adituek egiaztatu zuten lehergailu hori 81eko Morteroko Granada bat zela, Espainiako Armadak erabiltzen zuena urtero Andia Mendian egiten zituzten ariketa militarretan.
Gertatutakoak Etxarri Aranazko herria shock egoeran utzi zuen. Udalak Osoko bilkura egin zuen hurrengo egunean, hilaren 19an, zeinean Armadaren ardura seinalatu zuen eta Urbasa Andian ariketa militar gehiagorik ez egiteko eskatu zuen. Armadaren VI Erregioko Kapitaniak, ordea, Armadak ez zuela erantzukizunik izan esan zuen, eta gertatutakoa biktimak izan ziren pertsonen zuhurtzi faltak eragin zuela azpimarratu zuen. Urbasa Andian ariketa militarrak egiteari uzteko eskariei muzin egin eta egiten jarraitu zuten militarrek. Hortik lau urtetara, Armadaren beste bonba batek artzain bat hil zuen. Pertsona hauek ez dute oraindik inolako aitortza ofizialik jaso.
Gertakizun hartatik 50. urteurrena betetzear dagoenean, Etxarri Aranazko herritar talde batek aitortza ekitaldi bat antolatu du iganderako, 12:30ean Zugarretako Andramariko zelaian.
Ekitaldia Euskal Herrian Estatuaren indarkeriak kaltetutako biktimak biltzen dituen Egiari Zor Fundazioaren babesarekin antolatu da.