ETSren Bartzelonako eta Madrilgo kontzertuak 300.000 eurorekin lagundu ditu Jaurlaritzak

  • Eusko Jaurlaritzak onartu zuen En Tol Sarmiento (ETS) taldearen Bihotzen Konkista proiektua babesteko 300.000 euroko diru-laguntza zuzena, "Bartzelonan eta Madrilen egiten ari diren kontzertuen bidez euskara eta euskal kultura Euskaditik kanpo zabaltzeko", gobernu-akordioaren berri eman duen Jaurlaritzaren oharraren arabera.

Pradales lehendakaria eta Ibone Bengoetxea lehendakariordea, ETSren entsegu batean Barakaldoko BECen. Irekia
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko apirilaren 23an - 07:00
Azken eguneraketa: 2026-04-26 15:31
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Proiektua bideratzeko baino, egindakoa jada finantzatzeko laguntza dirudi, Bartzelonako kontzertua dagoeneko egin delako, eta Madrilgoa datorren larunbatean izango da, apirilaren 25ean, Movistar Arena aretoan. 

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, "proiektuak milaka lagun bilduko ditu eta euskara ardatz duen esperientzia kultural integrala eskaintzen du", eta ekimen honen bidez Jaurlaritzak "berresten du euskararen sustapenarekin eta euskal kulturaren nazioarteko proiekzioarekin duen konpromisoa."

Musika proiektu zehatz batera diru-laguntzak bideratzen diren aurrekari bat izan zen 2008. urtean, Urte hartan Kepa Junkerak egitasmo baterako 702.000 euroko laguntza jaso zuen "kulturen arteko harremanak eta euskal musika hedatzeko eta berritzeko" egitasmo batu lotuta, eta Jaurlaritzako Kultura eta Etxebizitza Sailen artean finantzatu zen laguntza hura. Beste musikari batzuen protesta eta manifestua eragin zuen laguntza hark, eta kantu baten sorrera ere bai: Zesatek taldearen 'Maite zaitut Miren Azkarate", orduko Kultura sailburuari opa izan ziotena  Junkeraren kontu honengatik. Etxebizitza sailburua, berriz, Ezker Batuko Javier Madrazo zen orduan.

Testuinguruan jartzeko, Mastodonen aipatu digutenez, 300.000 edo 700.000 euro ez dira hainbeste beste gastu publiko batzuekin alderatuta. Lagun baten kalkuluaren arabera, Abiadura Handiko Trenaren estimatutako gastua 9.000.000.000€ da. 49.800€ metroko. Hau da, ETSrentzakoa AHTren sei metro adina da.


Politika kulturalak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.