"Etorkizuna dago jokoan, mobilizatu beharra dago lurra pribatizatzearen aurka"

  • Erregai fosilien ustiaketan liderrak diren multinazional handienak bilduta daude, asteartetik ostegunera bitartean, Bianoko Pauen, ‘2016ko ur sakonetako garapenaren kongresua’ dei dakiokeen bilkuran.


2016ko apirilaren 06an - 09:06
Ekintzaile ekologistak bilera oztopatzen. (Arg: @anvcop21)

Itsaso sakonetako zundaketa teknikak hobetzeko neurriez eztabaidatuko dute bertan, British Petromeum, Exxon, Repsol, Total, Shell eta gainerako ekoizle erraldoiek.

Aurrez aurre aurkitu dituzte, ordea, Bizi! eta beste hainbat mugimendu ekologista, bilera horiek oztopatzeko ahaleginetan. Paueko berri zuzena jaso asmoz, Bizi" mugimenduko Mattin Ihidope batu zaigu telefonoz.

Albiste hau Zebrabideak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizi!
Hirigintza-antolaketan bizikleta bideak sartzeko kanpaina abiatu du Bizi-k

Frantziako Ingurumen Kodearen L228-2 artikuluak dio hiribideen berritze orok bizikletaz ibiltzeko antolaketak barnebildu behar dituela. Betebehar hori betetzen ez duten Herriko Etxeak identifikatzeko deia luzatu die Bizi talde ekologistak herritarrei.


2023-10-10 | Euskal Irratiak
Euskal Herria Burujabe ekitaldian maila lokalean eragiteko deia luzatu du Bizik

Metamorfosia ekologiko eta soziala bultzatzen duten alternatiben erakusleiho bat Baionan. Euskal Herria "burujabe, solidario eta iraunkorraren" aldeko ekimena ospatu du Bizi mugimendu ekologistak asteburuan, Lapurdiko hiriburuan. Parte hartze kopuruak antolatzaileek... [+]


Klima larrialdiari aurre egiteko alternatiben eta gogoeten topaleku izanen da Baiona asteburuan

Euskal Herria Burujabe "festa herrikoi eta ekintzailea" antolatzen ibili da Bizi! mugimendu ekologista, lurralde "jasangarri, solidario eta burujabea" osatzen duten alternatiben ezagutzeko asmoz.


2023-09-21 | Euskal Irratiak
Milaka pertsona bildu nahi lituzke Bizik, 'Euskal Herria Burujabe' topaketetan

2013ko Alternatiba Egunetik hamar urtera, 10.000 pertsona bildu nahi ditu Bizi mugimendu ekologistak bi egunez Baionan. ‘Euskal Herria Burujabe’ topaketak antolatu ditu urriaren 7tik 8ra, lurralde iraunkor, solidario eta burujabe baten aldarrikatzeko.


Eguneraketa berriak daude