ETBko informatiboetako lau aurpegi ezagun ez dira pantailan izango denboraldi berrian

  • ETB1eko Maddalen Iriarte (argazkian), Maribel Aizarna eta Ainhoa Larretxea, eta ETB2ko Carlos Etxeberria dira, astelehenetik aurrera ente publikoko informatiboak aurkezteari utziko dioten kazetariak, Noticias taldeko egunkariek gaurko edizioetan diotenaren arabera. EiTBko zuzendaritzatik ez dute esan zein izango den euskarazko kateko aurkezle beteranoen zeregin berria. Carlos Etxeberriaren kasuan, aldiz, Miramongo egoitzan arituko da informazio lanetan Teleberri aurkezteari utzi ondoren. Hain zuzen, Asier Odriozola izango da Teleberriko aurpegi berria, euskarazko Gaur Egunetik pasako da Odriozola gaztelerazko informazio saiora. Bestalde, Alberto Suriok zuzentzen duen irrati-telebista publikoak aldaketa ugari egingo ditu informatiboetan, eta besteak beste, bi albistegi-saio berri izango dira denboraldi honetan: Euskadi Egunon (ETB2) eta Gau Berri (ETB1).


2009ko irailaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
Maddalen Iriarte.

Aldaketa horien guztien harira, Euskal Telebistako zuzendari Miguel Angel Idigorasek honakoa adierazi du Deian egindako elkarrizketa batean: “Uste dut etxe honetan profesional bikainak daudela eta ez dela egongo bereizketa politikorik. Aprobetxatu behar da gauzak hobetu nahi dituzten eta zuzendaritza honek duen proiektu berrian parte hartu nahi duten pertsonen profesionaltasuna”.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude