2016an EAEko Lurralde Auzitegiak ebatzitakoa berretsi du Auzitegi Gorenak: ETBko goi karguen lanpostu hutsak enpresako langileek bete behar dituzte eta ez nahieran aukeratutako zuzendariek.
Ebazpen berri honekin Auzitegiak bertan behera utzi du ETBren errekurtso eskaria eta arrazoia eman dio LAB sindikatuari. Hedabide publikoan enpresaren arauen aurka zihoazen praktikak antzeman zituzten, hala nola, informatiboetako hainbat sailetako buruak enpresaz kanpoko administratzaileak edo zuzendariak zirela. Ekonomiakoa, kulturakoa eta gizartekoa, besteak beste.
LABek positiboki baloratu du Auzitegi Gorenaren erabakia eta goi karguak nahieran aukeratzearen joerari amaiera emango diotela espero du. Andoni Ortuzar EiTBko burua zela, lanpostu asko meriturik gabe izendatu zirela salatu du sindikatuak, asmo argi batekin: informazioarekin zerikusia zuten karguak alderdiaren ildoarekin bat datozen pertsonen esku uzteko. “Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan agintzen duen alderdiarekin bat zetorren ildo editoriala bermatu nahi izan da”.
40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]
Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]
2021az geroztik, ETBko zuzendaria da Unai Iparragirre. Telebista kateetako edukien ardura da berea, baina baita plazaratu berri duten Primeran plataformarena ere. Jaiotza horren aitzakian hartu gaitu Bilboko egoitzan duen bulegoan.