ETB

"ETB aurrera" egin du oihu jendetzak Iruñean UPNko egoitzaren aurrean

  • UPN kanpora eta ETB aurrera egin du oihu jendetzak UPNko egoitzaren aurrean Iruñean, ETBk ostegun honetan Nafarroako bere seinalea eten ondoren.


2016ko maiatzaren 05an - 23:05
Ehunka lagun elkartu da UPNko egoitzaren aurrean ETBren seinalearen etena salatzeko. (Arg.: X.Letona)

Asteazken goizean zabaldu zen sare sozialetan Iruñeko Biana Printzearen plazan UPNk duen egoitzaren aurrean arratsaldeko 7etan biltzeko deia. Firma bilketa ere abiarazi zen eta ostegunean jada 14.000 pertsonek sinatua zuten Nafarroan ETB berriz ikusteko eskaera.

 UPN kanpora eta ETB aurrera izan dira behin eta berriz entzun diren oihuak. Herritarrak haserre bizian zeuden, horrenbeste urte kosta ondoren ETB azkenean analogikoki eta digitalki ikus ziteleelako Nafarroan. Ostegunean honetan eten du ETBk Nafarroako seinalea, Espainiako Gobernuak hala egin ezean tresneria zigilatuko ziola mehatxu egin ondoren.

UPNk 2015eko martxoan egin zion salaketa Espainiako Gobernuari, jakinaraziz ETBk berea ez zen espazioa okupatzen ari zela seinaleen esparruan. Udan gobernu aldaketa egin zenean ez zion honen berri eman Uxue Barkosen gobernuari, eta honek jakin izan du berriaz Espainiako Gobernuak orain egin duen ohartarazpenarekin.

Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak jakinarazi dute lanean ari direla jada ETB berriz ikusgai jartzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETB
2024-03-21 | Euskal Irratiak
Urtzi Urkizu
"Susmoa dut gizartearen parte handi batean badagoela kezka ETB-rekin"

Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]


2023-10-22 | Lander Arretxea
Unai Iparragirre, ETBko zuzendaria
"Euskara ulertzen ez dutenak ere ETBren unibertsoan nahi ditut"

2021az geroztik, ETBko zuzendaria da Unai Iparragirre. Telebista kateetako edukien ardura da berea, baina baita plazaratu berri duten Primeran plataformarena ere. Jaiotza horren aitzakian hartu gaitu Bilboko egoitzan duen bulegoan.


ETBk nazioarteko filmak eta serieak euskaraz emateari "betoa" jarria diola salatu dute

EITBren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute (H)itzartu ETBk deituta. EAJri eta ETBri politikak errotik aldatzeko eta "premiaz euskarazko eskaintza erakargarria" osatzeko eskatu diote.


Eguneraketa berriak daude