ARGIA.eus

2020ko ekainaren 02a

"ETAn diziplina baloratu da, sorkuntzaren gainetik"

  • Gasteiz, 1946). ETAko militantea izan zen frankismo pean. ETAren eta Euskal Herriaren historia berriaren ezagutzaile eta iritzi emaile egokia da. ETAren estrategia armatuaren historiaz liburua plazaratu berri du Maiatz argitaletxearen eskutik: “Ez da ETAren historia, egin dugunak zentzua ukan dezan memoria analisia da” erran digu Angeluko bere etxean. 

2012ko irailaren 13a
"Kontua da arrazoitzea zergatik onartu diren desegokiak iruditu zaizkigun teknika armatuak. Analisi arrazional horren bidez, horri guztiari zentzua emateko egina dago liburua" (Argazkia: Dani Blanco / ARGIA)

ETAren estrategia armatuaren historiaz liburuaz jabetzeko egokiena berau irakurtzea da. Emilio Lopez Adanek (Beltza) 1980tik 2011ra idatzitako iritzi-artikuluen memoria da. 212 ohar berri idatzi ditu bilduman. Liburura hurbiltzeko hainbat argibide aurkitu dezakezu elkarrizketa honetan: “Ez dut ETAk egindako guztia onartzen, baina puntu bateraino ETAko kideak gureak dira. Gure historiak eta gure ekintzek zentzu bat ukan dezaten berrosatu dut liburua” diosku Beltzak. ETAren historiak askorako ematen du. Elkarrizketa ulertzeko hona liburuko premisa hau: “ETAri buruz esaten den guztia ez da egia, eta egia guztiak ez dira esateko”. Bada besterik ere: “ETAren estrategiaz hitz egitean bi aukera onartzen dizkizute: apologia edo traizioa”.

Elkarrizketa osoa irakurri (ARGIA. 2.336. zenbakia, 2012-09-16)

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak

Azkenak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude