Estefania Beltran de Herediak Segurtasun sailburu kargua utziko du Espainiako senatari izateko


2020ko irailaren 03an - 12:02
Estefania Beltran de Heredia (Argazkia: Irekia)

Estefania Beltran de Herediak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu izateari utziko dio, bera proposatu baitu EAJk Legebiltzarraren Espainiako senatari izateko. Hala jakinarazi dute jeltzaleek Eusko Legebiltzarrean inbestidura saioa burutu bitartean bidalitako oharraren bidez.

Azken bi legegintzaldietan izan da Segurtasun sailburu Beltran de Heredia. Aurretik, 1995etik 2007ra bitarte, parlamentaria izan zen Legebiltzarrean. Hurrengo agintaldian Jokin Bildarratzek Madrilen zuen tokia beteko du.

Legebiltzarrak osatu beharreko senatari hirukotearako Tontxu Rodriguez proposatu du PSE-EEk eta Idurre Bideguren EH Bilduk.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Legebiltzarra
Software librea erabiltzen duten ikastetxeek beraien esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarrean

Software librea erabiltzen duten Lezo BHI, Irungo Hirubide BHI eta Donostiako Antigua-Luberri BHI ikastetxeek beren esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean, EH Bilduko Lore Martinez Axpek eskatuta. Institutuetako ordezkarien aurkezpenen bideoak [+]


Whatsapp-a ez da izango EAEko hezkuntzako oposizioetan akreditazioa lortzeko bide bakarra

Eztabaida eragin zuen 2023ko urriaren 21ko EAEko irakasleen oposizioetara sartzeko Whatsapp bidez jasotako QR kodea erabili beharrak. Azkenean, akreditazioa webgune baten bidez eskuratzeko aukera ere eman zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Hemendik aurrera... [+]


EAEko Trans Legearen erreforma onartu dute

Osasunean, hezkuntzan eta lan eremuan eragingo du erreformak, eta pertsona ez binarioak eta intersexualak kontuan hartuko ditu.


Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren legea adostu dute EAJ, EH Bildu eta PSEk

EAJ, EH Bildu eta PSE-ren babesarekin atera da aurrera. Erregai fosilen desinbertsiorako plan bat gauzatu beharko du Jaurlaritzak. Helburu nagusia 2050rako EAEn karbono emisioak zerora murriztea da.


2024-02-08 | ARGIA
Trantsizio Energetiko eta Klima Aldaketaren legeaz:
"Hiru alderdi politiko hauek hazkunde ekonomikoa lehenetsi dute klima larrialdiaren aurrean"

Euskal Herria Bizirik sareak elkarretaratzea egin du Eusko Legebiltzarraren atarian, barruan Trantsizio Energetiko eta Klima Aldaketaren Legea onartzen zuten bitartean. Sare horren hitzetan, "EAJ-PNV, PSE eta EH Bilduren aldeko botoekin onartu da, agerian utziz hiru alderdi... [+]


Eguneraketa berriak daude