Euskararen Gizarte Eragileen Kontseiluak eta hainbat euskaltzalek gaur (30)
Eusko Legebiltzarrean bozkatuko den Estatutu Berriaren Proposamenaren testuak datozen urteetako ordenamendu juridikoa izan daitekeena erabakiko duela uste dute eta beraz, euskarak behar dituen gutxieneko baldintzak betetzea eskatu dute. Horrela, egitasmoak euskara jakiteko eskubidea eta betebeharra jaso behar duela azaldu zuten atzo egindako agerraldian.