argia.eus
INPRIMATU
2013ko urtarrilaren 31
Espainiak tropa militarrak bidaliko ditu Malira
Frantziak egindako eraso bat. Espainiak tropak bidaliko ditu Malira.

Bilerako lehen puntua izan zen Malikoa. Defentsa Nazionaleko Lege Organikoan oinarritu dira erabakia berresteko eta beraz militar espainiarrak Maliko gatazkara bidaltzeko baimena eman dute.

Eramango dituzten hegazkinek eta Europar Batasunarekin egingo dituzten entrenamenduak  3,8 milioi euroko kostua ekarriko duela esan du Pedro Morenés Defentsa ministroak.  

Maliko gatazkak Europa “desorekatuko” duela aipatu dute Defentsa eta Atzerri ministroek eta horrek Espainiari eragingo diola. EAJ, PSOE, CIU eta UPyDk egitasmoa babestu dute, baina Espainiako estatuko inplikazioa “handiagoa” izan zitekeela gaineratu dute, estatuaren “segurtasunerako”.