Espetxeen transferentziaren atarian, justizia errestauratibo eta ez punitiboa aldarrikatu du Salhaketa-Arabak

  • Transferentziarekin zigorrak kudeatzeko eskumen garrantzitsuenak estatuaren esku jarraituko dutela salatu du, baina irekiko den aukera eredua aldatzeko aprobetxatzera deitu du. Espetxerik gabeko zigor sistema bat garatzeko proposamen sorta egin du.


2021eko ekainaren 28an - 15:10
Azken eguneraketa: 17:20
Martuteneko espetxea. Argazkia: irekia.eus

Urriaren 1ean emango dio Espainiako Gobernuak Jaurlaritzari EAEko espetxeen gaineko eskumena. “Benetan transferitzen dena espetxeen kudeaketa ekonomikoa eta administratiboa da, baina presoak ez dira transferitzen, hori da funtsezkoa”, adierazi dute Salhaketa-Araba elkarteko kideek astelehen goizean eman duten prentsaurrekoan. Konpetentzien transferentziak azpiegiturei, kartzelariei eta bestelako langileei, EAEko espetxeen arteko lekualdaketei edo esku-hartze sozialeko baliabideei eragingo die, besteak beste. Baina legediak eta espetxeetako araudiak estatukoa izaten jarraituko dute, elkarteak azaldu duenez, eragin zuzena duena “hirugarren graduen eta baldintzapeko askatasunen ezarpenean”. Azpimarratu du baita ere EAEko presoen lekualdatzeen eskumenak estatuaren eskuetan jarraituko duela, “kasu guztietan”.

Jaurlaritzak iragarri duen euskal espetxe eredu berriak ez du tarte handiegirik aldaketa esanguratsuak egiteko, Salhaketaren ustez. Saiatzeko eskatu du halere, eta presoen aldeko elkarteei, erakundeei eta eragile politiko, sindikal eta sozialei eskatu die bestelako espetxe eta zigor eredu baten alde egiteko. Ikuspegi sozialeko eredu bat, “pertsonan zentratua”.

Espetxeak ixteko plan estrategikoa

Gradualki espetxeak erabiltzeari utziko dion eta kriminalitate tasak gutxiagotuko dituen “Eusko Label” eredua sortzeko proposamen sorta aurkeztu du Salhaketak. Lehenik eta behin, epe ertainean Zaballa, Martutene eta Basauriko espetxeak ixteko plan estrategiko bat eskatu du, askatasun gabetzerik gabeko neurriak garatuz aldi berean. Zubietako espetxe berriaren eraikuntza norabide horrekin bateraezina dela salatu du elkarteak. Espetxeen ordez, hiri eta herrietan “tamaina txikiko gizarteratze zentro espezifikoak” irekitzea eskatu du, kontuan hartuta presoen hiru laurdenek buruko gaixotasun edo droga menpekotasun larriak dituztela, eta espetxera daramaten deliturik gehienak pobreziarekin eta bazterketarekin lotuta daudela: osasun fisiko eta mentalekoak, droga menpekotasuna lantzekoak, hezkuntzakoak edo enplegurako prestakuntzakoak. Irteera unerako prestazioak garatzea eskatu du, azpimarratuz herritar guztientzako Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta onartzea urrats handia litzatekeela. Behatoki independente bat sortzea proposatu du Salhaketak. Delitua burutu duen pertsonaren zein delituaren biktima izan denaren eskubideak zainduko lituzke behatokiak, eta alternatibak pentsatu eta garatuko lituzke, besteak beste.

Salhaketa-Arabako kideak astelehen goizeko prentsaurrekoan. Argazkia: Salhaketa-Araba.

 

Haustura edo jarraipena

“Eusko Jaurlaritzak ez badu delituaren aurkako prebentzio eta borroka eredua erabat aldatzen, bai arau-hausteei erantzuteko, bai biktimizatutako pertsonei erreparazioa emateko, eredu bera birsortuko da”, ohartarazi du Salhaketak. “Errotuluak aldatuko dituzte, ziegak makillatuko dituzte betiko gauza bera egiten jarraitzeko: askok negozioa egingo dute preso dauden pertsonak, delituaren biktimak eta haien familiak giltzapean, etsita edo abandonatuta edukitzeaz”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe baldintzak
"Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du"

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


2024-03-18 | Gedar
Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

 


Zaballako espetxean hildako Oroitz Herreroren senideak
"Gu horrela tratatu bagaituzte, zer ez dute egingo espetxe barruan"

Iragan astean Oroitz Herrero 26 urteko irundarra hilik aurkitu zuten Arabako Zaballa espetxeko bere ziegan. Eusko Jaurlaritzaren arabera “heriotza naturala” izan zen. Gaztearen senideek ARGIAri adierazi diote, ordea, Herrerori ez diotela arreta mediku egokirik eman... [+]


2024-02-07 | Hala Bedi
Preso bat hil da Zaballako espetxean, bi urtean hirugarrena

Eusko Jaurlaritzak espetxeen transferentzia bere gain hartu zuenetik, duela bi urte eskas, laugarren heriotza izan da euskal kartzeletan, hirugarrena Zaballako espetxean.


Espetxeko azken heriotza “izebergaren punta” besterik ez dela dio Salhaketak

Salatu du larunbatean bere burua urkatu zuen presoari ez zitzaiola suizidioen aurkako protokoloa ezarri eta ziegan bakarrik zegoela, aurreko egunetan “ondo ez zegoela” adierazi bazuen ere. Azpimarratu du Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik bere buruaz... [+]


Eguneraketa berriak daude