Espainiar armadako jenerala hizlari EHUko Udako Ikastaroetan

  • Zeresan ugari eragin du EHUko Udako Ikastaroen barruan irailaren 4 eta 5ean egindako Europaren segurtasuna eta defentsa saioak. Gutxienez Espainiako ejertzitoko bost militarrek hartu dute parte horretan. Lehenbiziko hizlaria Juan Antonio Moliner Lurreko Armadako jenerala izan zen, astelehen goizean.


2017ko irailaren 5ean - 16:32
Juan Antonio Moliner Espainiako armadako jenerala, hitzaldia ematen. (Arg.: EHUko Udako Ikastaroak)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Uniformea jantzita jardun zuen Molinerrek Donostiako Miramar Jauregian. Berria egunkariak dakarrenez, Espainiaren interesak nazioartean babesteko, diplomazia ez ezik, “gihar militarra” ere beharrezkoa dela esan zuen Molinerrek. Nazioarteko misioetan soldadu gehien duen bigarren estatua Espainia dela nabarmendu zuen, halaber.

Ikastaroaren laguntzaileen arean Espainiako Gobernua eta Defentsa Politikako Idazkaritza ageri dira, EHUk hura iragartzeko duen webgunean –gaztelania hutsez– irakur daitekeenez. Mintzagai izan dira, besteak beste, NATOren eta Europar Batasunaren lankidetza, Europako Defentsa Plana eta segurtasun eta defentsa arloan Europako Kontseiluak emandako azken aginduak.

“Krisi ugari ari dira EBren integrazio prozesuari mehatxu egiten”, dio ikastaroaren aurkezpenak; “horiei eta [Batasunaren] erronka estrukturalei aurre egitea premiazkoa da etorkizun ez oso urrun batean arazorik eduki nahi ez badugu”.  


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Espainiako armada kanalean gehiago
2023ko urtarrilaren 9
Zenbakiak

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.