Espainiako AHT lineen errentagarritasun falta baieztatu dute

  • Kanaria Handiko Unibertsitateko ikertzaileek egin dute AHTren linea aktiboen gaineko azterketa. Emaitzek diote “ez gizartearentzat eta ezta enpresentzat ere” ez direla errentagarriak jada martxan dauden abiadura handiko lineak. 


2015eko irailaren 1ean - 10:01
Emaitzek diote "ez gizartearentzat eta ezta enpresentzat ere" ez direla errentagarriak jada martxan dauden abiadura handiko lineak (argazkia: dream-alcala.com)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Arlo finantzario eta sozialari begira osatu dute ikerketa adituek, eta ondorioztatu dute azpiegituren eraikuntzan egindako inbertsioak ez direla kasu bakar batean ere konpentsatu. Aztertutako korredoreak Madril-Bartzelona, Madril-Andaluzia, Madril-Levante eta Madril-Estatuko iparraldea izan dira.

Finantza arloaren errentagarritasuna aztertzeko enpresa irabazietan zentratu da ikerketa: zerbitzuen eta azpiegituren gestioa daramaten enpresen irabaziek zenbateraino estaltzen dituzten kostuak –inbertsioa barne– biltzen du.

Errentagarritasun soziala berriz, denbora murriztearekin lortutako onurak zorra ordaintzeko ahalmenarekin eta inbertsioaren eta operazioaren aukera-kostuekin alderatzean datza. Gizarteak abiadura handiko zerbitzuetara bideratu diren diru kantitateei eman ziezaiokeen bestelako erabilpenak dira aukera-kostuak.

Ofelia Betancor eta Gerard Llobet ikerketaren egileek adierazi dute abiadura handiko lineak eraikitzen jarraitzeko motibazio bakarra politikoa dela, eta ez ekonomikoa: “Justifikazio ekonomikoaren gabeziak behartzen gaitu pentsatzera bestelako motibazioak daudela azpiegitura hauen eraikuntzan, hala nola, ustez gobernuei ematen dizkien onura politikoak”.


Irakurri gehiago: Abiadura Handiko Trena Ekonomia
Abiadura Handiko Trena kanalean gehiago
2026ko apirilaren 1
6850

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.