Askatu dituzte Espainiako Poliziak Munduko Kopako finaleko istiluengatik atxilotutako bi pertsonak

  • Epailearen aurretik igarota, kalteak, gorroto delitua, eta desordena publikoak leporatu dizkiete. ASKE antolakundeak jakinarazi du astelehenean atxilotu zituztela Getxoko (Bizkaia) eta Muskizko (Bizkaia) bi kideak, baina gehiago ere izan daitekezkeela, Poliziak operazio bat hasi duelako Bilbo inguruan, Berria egunkariak ziurtatu duenez. Antolakundeak elkarretaratzea egingo du Muskizko anbulatorioan, 19:00etan. 


2026ko uztailaren 28an - 09:20
Azken eguneraketa: 14:57
Istiluak Bilboko Casila Iturrizar parkean Gizonezkoen Munduko Futbol Kopako finalean.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Espainiako Poliziak astelehenean atxilotutako bi pertsonak aske geratu dira asteartean, epailearen aurretik pasatu ondoren. Kalteak, gorroto delitua, eta desordena publikoak leporatu dizkie epaileak. Astelehenean atxilotu ditu biak Espainiako Poliziak, Gizonezkoen Munduko Futbol Txapelketako finalaren egunean Bilbon izandako liskarren harira. Getxoko (Bizkaia) eta Muskizko (Bizkaia) bi pertsona dira, baina ASKE antolakundeak ohartarazi du litekeena dela atxiloketa gehiago egotea. Izan ere, Berria egunkariak jakinarazi du Poliziak operazio bat hasi duela Bilbo inguruan.

Uztailaren 19an, istiluak izan ziren Bilboko Casilda Iturrizar parkean partida hasi baino lehen, PPk jarritako pantaila erraldoian partida ikustera bertaratu zirenen eta lehenago euskal selekzioaren alde mobilizatu zirenen artean. Ertzaintzak 21 pertsona identifikatu zituen, tartean bat ustez arma zuriz mehatxu egiteagatik, eta beste laurentzat zigor eskaerak egin zituen.

Liskarrak izan eta astebete geroago, Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu, dirudienez, desordena publikoa eta antzeko delituak egotzita. Antolakundeak sareetan zabaldutako bideoan gaitzetsi egin ditu atxiloketak eta salatu du txapelketaz geroztik "gertatzen ari den espainiar nazionalismoaren oldarraldiaren" parte direla. "Espainiar faxismoaren sektoreetatik egunak daramatzate oldarraldiari aurre egiteko mobilizatutako euskaldunen aurpegiak zabaltzen sareetan", gaineratu du, erreferentzia eginez orain egun batzuk gazte batek salatutakoari: ultraeskuindarrengandik mehatxuak jaso dituela eta beren irudiaren aurkako kanpaina egin dutela, istiluetan parte hartu izana leporatuta. Halakorik egitea ukatu du.

Atxiloketen aurrean, ASKEk elkarretaratzera deitu du 19:00etan Muskizko kultur etxearen aurrean, atxilotuei elkartasuna adierazteko.

Bilbon ez ezik, beste zenbait tokitan ere istiluak izan ziren eta zazpi pertsona atxilotu zituen Ertzaintzak, laburrean, gorrotozko erasoak egitea egotzita. Gasteizen hiru pertsona atxilotu zituen; Donostian bat; eta Berrizen (Bizkaia) beste bat. Berriozarren (Nafarroa) ere istiluak izan ziren. 


Espainiako Polizia kanalean gehiago
2026ko otsailaren 11
1981, Zizurkil
Oso latza izan da

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...