Espainiako Poliziak bi lagun atxilotu ditu Bizkaian, Hezbollahrekin lotura izatea egotzita

  • Espainiako Auzitegi Gorenak abiatu du operazioa. Getxon eta Bilbon izan dira atxiloketak. Iranekin Bat plataformak elkartasuna adierazi die eta atxiloketak "difamazio kanpainarekin" lotu ditu.


2026ko ekainaren 17an - 09:40
Azken eguneraketa: 17:04
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Astearte goizean Espainiako Poliziak gutxienez bi lagun atxilotu ditu, bat Getxon eta bestea Bilbon, Hezbollah milizia xiitarekin harremana dutela leporatuta. Iranekin Bat plataformako kideak dira. Plataformak atxiloketak gaitzetsi ditu eta elkartasuna helarazi die atxilotuei. 

Efe berri agentziak azaldu duenez, iturri polizialen arabera bi atxilotuak Telegrameko kanal bateko partaideak dira. Iturriek azaldu dute kanalean miliziaren eta palestinar talde armatuen propaganda zabaltzen dela, Iraneko eta Israelgo soldaduen aurkako irudiekin batera. 

Espainiako Auzitegi Gorenak abiatu du operazioa, eta sekretupeko sumarioan dago. Erregistroak egiten jarraitzen dute eta ez dute baztertzen atxiloketa gehiago egitea. Atxiloketetako baten unean, hainbat gazte bildu dira inguruan; atxilotuari elkartasuna adierazi diote eta palestinar erresistentziaren aldeko aldarriak egin dituzte. Espainiako Poliziaz gain, Ertzaintza ere agertu da eta tentsio uneak izan dira. 

"Palestinar kausa kriminalizatzeko gezur asko leporatzen dizkiete", idatzi du Iranekin Bat plataformak sare sozialetan. Plataformak atxiloketak "Espainiako prentsatik abiatu den jazarpen, gezur eta difamazioekin" lotu ditu. Maiatzean Irango enbaxadoreak hitzaldiak eman zituen Euskal Herriko hainbat herritan, eta plataformak adierazi du une horretan Espainiako komunikabideetatik seinalatuak izan zirela. 

Publiko egin dute atxiloketen aurrean Telegrameko kanalean zabaldutako mezua, non adierazten den haien helburua "guztiz informatiboa" dela eta irakurleei "albiste objektiboak" helaraztea, "betiere sionismoak saldu nahi duen posturatik at". 

Plataformak Palestinarekiko duen elkartasuna berretsi du eta iragarri du ostiralean egingo dutela prentsaurrekoa. 

 

 


2026ko ekainaren 2
Haizea Ziluaga Larreategi, Global Sumud Flotillaren abokatua
“Bingen Zupiria epaitegian deklaratzera deitu beharko lukete”

2026ko maiatzaren 26
Global Sumud Euskal Herriaren mobilizazioa Eusko Legebiltzarraren aurrean
“Gezur hutsa da Ertzaintza probokatu genuela, eta munduak hori badaki”

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.